1914. urtean Flandeseko Ypres hiria Europako gunerik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Lehen Mundu Gerraren hastapenak ziren haietan, Alemaniak Belgika neutrala okupatu zuen, bertatik Frantzian sartu eta berebiziko kolpea jo asmoz, euren Schlieffen Planak aurreikusten zuenaren arabera. Alemaniarren iragarpenak ez ziren bete ordea, gerrak uste zena baino askoz luzeago jo zuen, eta Ypres-eko biztanleek gudaren lazgarritasuna euren azaletan nozitu behar izan zuten: lau urte luzeko odolustea, eta guneak suposatzen zuen estrategikotasuna zela eta, hiru gudu garrantzitsu bezain gordin. Continue reading “Ypres, infernutik infernura”
Etiketa Artxiboak:Joaquim Rodriguez
#93 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Txirrindularien azterketa
Post honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Andoni Aranzabalek (@seiibol) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Frantziako Tourrareko txirrindulariei eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Kinielaren egitura berria. Zer iruditu zaizue?
– Hautagai nagusiak eta hautagaiak. Garbi al dago zein multzotan den irabazlea?
– Azkarretan azkarrena hautatzekotan, aurreko urteetako emaitzari erreparatzeak laguntzen al du?
– Azkarretako multzoan zeren baitan aukeratu?
– Beste azkarretan hautatzerako orduan kontutan hartu esprinter nagusiak direnak
– Zein izango da sailkapen nagusiko euskaldunik onena Parisen?
– Ehiztarien multzoa, lehen aldiz Tropelan
– Besteak multzoa bitan banatuta
Continue reading “#93 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Txirrindularien azterketa”
Orainaren argilunak…(Giroaren biharamunean, I)
Triesteko podiumean Nairo Quintana gorenean zela amaitu zen igandean Italiako Giroa. Urteko aurreneko handia, hiru asteko lehen proba, nahiz eta bete-beteko lehiari dagokionez, lasterketa bera dexentez murritzagoa izan den. Val Martello eta Monte Grappako etapak salbu, gazitik gozotik baino gehiago izan du Corsa Rosak.
Continue reading “Orainaren argilunak…(Giroaren biharamunean, I)”
Tropelan taldekako erlojupekoek ere eragina dute (bideoa)
Gauza jakina da Tropelan erlojuaren kontrako etapak ez direla puntuagarriak, baina atzo garbi ikusi da zenbaterainoko eragina izan dezakeen.
Espero bezala, Orica Green Edgek irabazi du etapa. Bigarrenak ziren gaur arratsaldean irteten, euria hasi aurretik nahiz eta saioa amaitu aurretik euria hasi zaien. Bazirudien euriak gainontzekoei kalte egin behar zirela, baina bukaeran atertu eta Omegak, adibidez, denbora ona egiteko aukera izan dute zenbait taldek. Tuft (OGE, %0,2) izan da talde australiarrean lehena helmugaratzen eta berak jantzi du maglia arrosa. Baina hau baino gehiago eman du etapak.
D.Martin eta Koldo Fdez de Larrearen erorikoa Continue reading “Tropelan taldekako erlojupekoek ere eragina dute (bideoa)”
Italiar belaunaldi berria: zer espero dezakegu?
Ostiral egun batez eta Belfastetik. Hasiera xelebrea, edo zergatik ez, interesgarria, izango du Italiako Giroak. Baina datu horren gainetik, partaidetza bera da agian lasterketaren bereizgarria aurtengo ekitaldian. Zaletu, aditu eta apustulari guztien ahotan Nairo Quintana eta Joaquim Rodriguezen izenak azaltzen dira ia soilik. Bigarren maila batean, baina distantzia dezentera, iazko podiumean izan ziren Rigoberto Urán eta Cadel Evans ditugu. Gauzak honela, lasterketa arrosaz hitz egiten ari garela, galderak argia dirudi: non dira italiarrak?
Esan gabe doa, iazko garaile handia eta itzuli handietarako Italiako erreferente nagusi den Vincenzo Nibali irteeran ez egoteak baldintzatzen du egoera hau. Bere itzala luze ageri da: Ivan Basso aspaldi onenak emanda delarik, eta Michele Scarponi bere enegarren azken apustuaren aurrean, Domenico Pozzovivok har lezake buruzagitzaren lekukoa. Hamar lehenen artean hiru alditan sailkatu ostean, bere aurreneko podiuma izango du jomuga Ag2r-ko igotzaile txikiak.
Continue reading “Italiar belaunaldi berria: zer espero dezakegu?”