Atzokoan Chavesek (OBE) indartsuena zela erakutsi zuen naiz eta Uranentzat (CDT) egoera egokia izan azken metroetan, Rosarekin (AST) batera osatutako hirukoan azkarrenak berak beha baitzuen izan.
Lasterketa ikaragarria ikusi genuen. Denboraldiko azken monumentuak ez zuek hutsik egin ikuskizunari zegokionez. Oraindik 60 kilometro inguru falta ziren Carusok (BMC) lasterketa burua hartu zuenean eta tropel nagusian 40 bat kide bakarri geratu zirenean. Ordurako lasterketan aldaketak izan ziren eta gero gehiago nagusien tropelean erasoak izan zirenean. Une erabakigarrietako lehena Valverde eta Chavesen erasoek tropel nagusi hori bitan egin zuenekoa izan zen, baina ez guztiz erabakigarria. Izan ere atzeko tropeltxoan geratu zen Uran eta aurrera egiteko gai izan zen aurreko faboritoekin bat egiteko. Aurreko tropeltxoaren buruan lanean Rosa ikusi genuen lanean Aruren (AST) alde, gero protagonistetako bat izan zen txirrindularia. Continue reading “Rosa bizikleta jaso ezinda”