Gutxien espero zenean, transiziokoa izan behar zuen egunean Contador-ek hankaz gora jarri du Espainiako Itzulia. Contador berak ‘kamikaze’ hitza erabiliz deskribatu du bere erasoa. Bukaeran, kostata bada ere, garaipena eman dion erasoa.
Eta ez, ez da akerbiderik behar izan. Ez da eski estazio bateko pistetan barrena joan behar izan lasterketa. Txirrindularitza klasiko eta ausartak eman dio lasterketari behar zuen etapa azkenean.
Continue reading “Txirrindularitza”

Joaquim Rodriguezek irabazi du Ancareseko mendiko etapa. Contador bigarren sailkatu da bost segundora, Valverdek hamahiru segundo galdu ditu eta Froomek ia 40 segundo. Hauek guztiak zenbakiak baino ez dira. Zenbaki hotzak. Baina behin helmugara iritsita telebistak erakutsitako irudiek informazio asko eman dute. Contadorrek, etsipen puntuarekin, kazetari baten mikroa aldendu du. Igotzaile espainiarrak helmugatik bi kilometrora erasorik gogorrena jo du eta baita tartea ireki ere. Ez zaio, ordea, nahikoa izan eta Ezaron bezala, Rodriguezek Contador atzeman eta azken metroetan atzean utzi du. Katushako taldeburuak hiru etapa irabazi ditu dagoeneko. Bikain. 
