Atzo ospatu zen Frantziako Tourreko lehen bakarkako erlojuz kontrako etapa : 33 kilometroko saioa Moint Saint Michel famatuan amaituz (hurrengoa uztailaren 17an eta perfilari dagokionez pixkat desberdina bigarren mailako bi mendateekin). Eta orain arte sorpresak egon dira txirrindularitzako hiru asteko lasterketarik garrantzitsuenean baina lasterketa hasi aurreko teoria betetzen ari da gehien bat.
Chriss Froomek beste kolpe bat eman zuen mahai gainean eta arerio zuzenak gehiago urrundu zituen. Gutxienez 2 minutuko aldea atera zien Valverde, Contador, Mollema, Tem Dan eta konpainiari. Orain sailkapen nagusian 3 minutu eta erdiko abantaila dauka bigarrenarekiko. Pirinioetako lehen etapan lortu zituen lehen aldeak eta atzoko etapan berriro ere. Hemendik aurrera defentsara joko du Kenian jaiotako britainiarrak? Ala oraindik eraso kolperen bat joko du desberdintasun handiagoak lortzeko asmoz? Txirrindularitzako jarraitzaileek espero dugu bigarren bidea aukeratzea. “Logika betetzen ari da (batzuetan)” irakurtzen jarraitu

Daniel Martinek irabazi du Pirinioetako bigarren etapa, eta Froomek lider jarraitzen du. Hala eta guztiz ere, aurkariek ataka zailean jarri dute maillot horia, Sky-k oso egun txarra izan duelako eta Movistarrek bazterrak nahasteko gogoa erakutsi duelako, batez ere etaparen lehen zatian. Sky eta Movistar taldeen arteko buruz burukoa ikusiko al dugu Tourra amaitu bitartean?
zenburua idaztera noanarekin zerikusia duen arren, ez guztiz justua, baina badakizue zein den nire ahultasuna. Kritikak gustura onartuko ditut.