Bira 2013 : Emma-ren ordua

Azkenean bai! Bereganatu du Emma Johansson suediarrak bere kalitatearen mailako garaipen haundi bat. Lortu du Marianne Vos ahaltsuaren uztarritik askatzea. Bira hontan, profesional bezela lehen pedalkadak eman zituen errepideetan, berak eraman du aginte makila.

“Justizia”, “merezimendua” izan dira Biraren ostekoetan Emma-ri gehien zuzendutako hitzak. Eta ez alferrik, Vos-en tiraniapean bizitzen ikasi behar izan duen izar honek ahotsa noiz altsatuko zai izan bait gara luzaroan. “Bira 2013 : Emma-ren ordua” irakurtzen jarraitu

Rohan Dennisek bere burua aurkeztu du goi-mailan

Gaurko etapa amaitzean bolo-bolo zebilen australiarraren izena zaletuen ahotan. Askok lehen aldiz entzun dute gazte honen izena gaur. Ez du etapa irabazi, baina burutu duen erlojupeko borobilak 2. postua lortu eta lidertzan jartzeko balio izan dio, baita goi-mailan bere burua ezagutzera emateko.

“Rohan Dennisek bere burua aurkeztu du goi-mailan” irakurtzen jarraitu

#80 Tropela.net podcastak: Emakumeen Bira 2013. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

20130604-012414.jpgPost honetan Axier Sukiak (@sukipalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki ditzakezue. Podcastean 2013 Emakumeen Birari errepasoa egiten diote, denboraldiko seigarren kinielari begira interesgarri izan dakizukeena.

Hona hemen jorratu diren gaiak:

– Gainetik Dauphine Kriteriuma nola doan eta Santambrogioren positiboa.
– Emakumeen Birak nazioartean duen maila.
– Ibilbideari errepasoa.
– Nola banatuko dira puntuak lehiaketa honetan?
– Multzoei errepasoa.

Argazkia: durangon.com

Mauro hazi da

(Post hau positiboa jakin aurretik idatzia izan zen, Giroa amaitu aurretik hain zuzen ere)

Ez da ez unerik egokiena Santambrogiori buruz idazteko gero. Giro bikaina egiten ari zen, etapa garaipen eta guzti, baina Beñat Intxaustik sekula ahaztuko ez duen etapan pott egin du Vini Fantini taldeko liderrak. Hala eta guztiz ere, zuen guztion baimenarekin, txirrindulari hau egiten ari den itzulia letra larriz nabarmendu nahi nuke. Eta bide batez, eta barkatu harrotasun puntua, lau haizetara zabaldu Santambrogioren ‘aurkitzailea’ izan nintzela. Txantxa bat da noski. Kontua da 2011eko Paris Nizako kiniela egiteko ordua iritsi zenean, Santambrogio aukeratu nuela eta lankide ohi batek -Tropelako zale porrokatua eta ni baino dezente finago ibiltzen dena sailkapenetan, dena esan beharra baitago- nire kiniela ikusi eta Santambrogio nor demonio ote zen galdetu zidan, harri eta zur. Horrekin nahikoa ez eta aste hartako arratsalde batean esan zidan Santambrogiok Paris-Nizako etapa irabazi berri zuela. Ni pozarren, eta berak berehala, barre artean, adarra jotzen ari zitzaidala esan zidan.

“Mauro hazi da” irakurtzen jarraitu