Urtarrilean, Londres-en, jaio berri zen Wiggle-Honda taldea aurkeztu zutenean, sortzaile eta arduradun den Rochelle Gilmore australiarrak, garbi esan zuen: “Epe luzerako proiektua da hau. Utz gaitzazue lasai lanean. Ez dugu presiorik nahi.”
Baino berriki “La Route de France” n lorturiko emaitza apartak, eta neurri haundi baten ezustekoak, talde britainiarra guztien ahotan jarri du. Apurrak besterik ez dizkiete utzi gainontzekoei. Izan ere, Johansson-ek irabazitako atarikoa salbu, gainontzeko 7 etapak eta sailkapen nagusia Gilmore-n neskentzat izan dira.
Datozen asteetan aldaketa handirik egon ezean, agur esan beharko diogu Euskaltel taldeari. Sortu zenetik une zirraragarri asko eman dizkigu euskal zaleoi. Memoria astintzen hasita izan dira, bai, une gogoangarri asko. Goazen denon artean mementu horiek biltzera. Ziur zerrenda polita, oparoa eta gozagarria osatuko dugula. Frantziako Tourra, Italiako Giroa, Euskal Herriko Itzulia, Espainiako Vuelta… Badago non arakatu, benetan. 
Kittelek irabazi du azken etapa eta Parisko podium nagusira Froome, Quintana eta Rodríguez igo dira. Hiru belaunaldi ordezkatzen dituzte lehen hiru sailkatuok.Beharbada, ez duzu ikusita izango Sergio Leoneren Il buono, il brutto, il cattivo (Ona, itsusia eta gaiztoa) western motatako filma, baina pelikula mitikoa da, inondik ere. Hiru pistoleroren istorioa kontatzen du, zein baino zein azkarragoa. Tituluarekin hitz jolasa egiteko baimena hartu dut gaurkoan.
Ezusteko handirik ezean, Froomek irabaziko du aurtengo Tourra. Ax 3 Domainesen egin zuen bezala, aurkari guztiak hankapean ibili ditu Mont Ventoux makurrean. Quintana bigarren helmugaratu da eta Mikel Nieve hirugarren. Skyko liderrak Armstrongen erara erakutsi du bere nagusitasuna.