Zer egin erlojuaren kontrako taldekako etapekin? [Inkesta]

Aspaldidanik daukagu zalantza erlojuaren kontrako taldekako etapetan puntuak banatu ala ez. Funtsean dagoen zalantza, ordea, ez da puntuak banatzea ala ez, baizik eta banatzekotan nola banatu. Hori dela eta atzo Twitter bidez “inkesta express” bat egin genuen bi galderekin: 1. Erlojuaren kontrako taldekako saioetan puntuak banatu bai ala ez? 2. Nola eta zenbat banatu? Hainbat […]

Emakumeen Bira Tropelan izango da

Lehenik eta behin inkestan parte hartu duzuen guztioi erantzunak bidali izana eskertu nahi dizuegu, eta baita iruzkinak bidali dizkiguzuenoi ere. Zuen iritzia jakin nahi genuen eta eman diguzuen erantzuna -373 erantzun- oso positiboki baloratzen dugu. Inkestaren postean agertzen genuen moduan, iaz emakumezkoen eliteko lasterketak gehitu genituen Tropelan eta bide horri jarraitu nahi diogu. Buruan genuen […]

Birak Tropelan behar luke [Inkesta]

Iaz dagoeneko emakumezkoen lasterketak lehiatu genituen Tropelan. Aurten ere denboraldiari bide beretik ekin diogu eta Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Fleche Wallone lasterketa gure lehiaketako parte izan zen. Ekainaren hasieran jokatuko da emakumeen egutegiko lasterketa garrantzitsuenetako bat: Emakumeen Bira. Begiratzea besterik ez dago azken bi urtetako garaileak zein izan diren horretaz jabetzeko: Arndt (2012) eta Vos (2011). […]

Milano-Sanremo Tropelan jarraitzeko prest?

Orain egun batzuk aurreratu genizuen moduan, larunbat honetan jokatuko da Milano-Sanremo klasiko garrantzitsua. Tropelak lehen aldiz streaming bidez zuzenean egingo dio jarraipena eta guztiok gonbidatzen zaituztegu lasterketa gurekin jarraitzera. Tropelak kiniela egiten ez badu ere, zuen artean galdeketatxo bat prestatzea pentsatu dugu zuen ustez aurtengo garailea zein izan daitekeen galdetzeko. Zuen iritzia jakin nahi dugu […]

10 lehiaketa izango dira 2012an Tropela.net-en

Tropela.net 2012 denboraldiko egutegia, ze lehiaketez osatua izatea nahiko zenuke? (polls) Orain astebete inguru jarri genuen 2012rako lehiaketen inguruko galdeketa. Bertan, aurten olinpiar jokoak jokatuko direnez, Londreseko Olinpiar Jokoak ere lehiaketen artean sartzeko aukeraz galdetzen genizuen. Baina ez hori bakarrik, izan ere Olinpiar jokoak direla eta, Donostiako Klasikoa atzeratu egin dute egutegian eta horrek Vuelta […]

Tropela 2012 denboraldiko lehiaketak: zer egin Londreseko Olinpiar Jokoekin eta Donostiako Klasikoarekin? [Inkesta]

Dakizuen bezala, aurten Londresen, Olinpiar Jokoak jokatuko dira. Hori dela eta, Donostiako Klasikoa atzeratu egin dute abuztuaren 14ra. Espainiako Vuelta, berriz, abuztuaren 18an hasiko da eta ondorioz bi lehiaketa hauek elkarrengandik oso gertu egokitzen dira. Hemen erakusten dizuegu egutegia: 1.- 2012-03-04 / 2012-03-11: Paris-Niza 2.- 2012-04-02 / 2012-04-07: Euskal Herriko Itzulia 3.- 2012-04-15 / 2012-04-22: Ardenetako […]