Logika betetzen ari da (batzuetan)

FroomeAtzo ospatu zen Frantziako Tourreko lehen bakarkako erlojuz kontrako etapa : 33 kilometroko saioa Moint Saint Michel famatuan amaituz (hurrengoa uztailaren 17an eta perfilari dagokionez pixkat desberdina bigarren mailako bi mendateekin). Eta orain arte sorpresak egon dira txirrindularitzako hiru asteko lasterketarik garrantzitsuenean baina lasterketa hasi aurreko teoria betetzen ari da gehien bat.

Chriss Froomek beste kolpe bat eman zuen mahai gainean eta arerio zuzenak gehiago urrundu zituen. Gutxienez 2 minutuko aldea atera zien Valverde, Contador, Mollema, Tem Dan eta konpainiari. Orain sailkapen nagusian 3 minutu eta erdiko abantaila dauka bigarrenarekiko. Pirinioetako lehen etapan lortu zituen lehen aldeak eta atzoko etapan berriro ere. Hemendik aurrera defentsara joko du Kenian jaiotako britainiarrak? Ala oraindik eraso kolperen bat joko du desberdintasun handiagoak lortzeko asmoz? Txirrindularitzako jarraitzaileek espero dugu bigarren bidea aukeratzea.

Baina hala ere oraindik astebete baino gehiago gelditzen da tropel nagusia Parisko kaleetara heldu arte eta edozer gerta liteke. Adi egon beharko gara eguraldiari. Sky-k Pirinioetako bigarren etapan logikak ez bete ondoren talde beltzak izaten duen ahulunea baita: taldea ez dago bere ehuneko ehunean eta eguraldia txartuko balitz… Alpeetan lau urtaroak egun berean gerta litezke. Talde beltzaren galera handienak historikoki malda pikoenetan edo eguraldi txarrarekin gertatu izan dira (ez ahaztu aurtengo Giroa edo azken edizioetan Vuelta ezin irabazi izana).

Iganderarte txirrindulariek etapa “lasaiak” izango dute. Orduan igoko dute Mont Ventoux Raulek aipatu bezala bere postean. Astelehenean azken atsedenaren ostean alpeei egingo diete aurre.

Gaurko etapan adibidez horrelakoetan ohikoak izan diren etapa eskuratzeko ihes saiakerak suertatu dira, bertan besteak beste Romain Sicard egonda, baina azkenean tropel nagusiak bere indarrak baliatuz sprintean amaitu da etapa. Garailea: Marcel KittelTeam Argos Shimano (hirugarren etapa lortuz Frantziako Tourreko edizio honetan).

P.d. Teorian biharko etapa gaurkoa bezalako da baina larunbatekoak hantz handia dauka lehengo astean Peter Saganek irabazi zuen tankerakoa da. Berriro etapa ikusgarri bat bizitzeko aukera izango dugu?

Argazkia: wwww.teamsky.com

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.