“Emakumeen lasterketak Tropela.net-en egoteak gurekiko interesa pizten du zalearengan”

Ane Santesteban (Bizkaia Durango) eta Dorleta Eskamendi (Bizkaia Durango) txirrindulari gipuzkoarrek Flèche-Wallonne lasterketan parte hartu zuten aurreko astean. Ane Santesteban 22. postuan sailkatu zen. Hontaz eta hartaz mintzatu da Raul Perez Santestebanekin (1990/12/12).

22. postua Flèche Wallonne klasikoan. Ez da lorpen makala, ezta?
Aurreko asteetan jubenilekin aritu nintzen –jubenil mailako mutilekin lehiatu ohi da Ane- Banekien ondo nengoela, batez ere aldapan gora, baina ez nuen espero horren ondo ibiltzea. Herbeheretan eta Italian aritutakoa nintzen, baina lasterketa oso desberdinak direnez, ez neukan erreferentzia handirik.

Flèche Wallonnen bakarrik ez. Flandes Tourrean ere aritu zara eta 50. postuan amaitu zenuen. Zer moduz harbidearen gainean?
Nahiko lan, oso-oso mehea bainaiz -46 kilo pisatzen ditu-. Hala ere, benetan hunkigarria izan zen lasterketa. Gizonezkoen ““Emakumeen lasterketak Tropela.net-en egoteak gurekiko interesa pizten du zalearengan”” irakurtzen jarraitu

Daniel Martin garaile Liège-Bastogne-Liègen


Daniel Martin. Bai, ondo irakurri duzue. Ez Gilbert, ez Valverde, ez Joaquim Rodriguez. Ezta Nibali ere. Eskalatzaile irlandarra izan da aurtengo 4. monumentuaren garailea. Askok uste zuten aurrean ibiliko zela, podiumaren lehian, baina gutxik espero zuten koska gorenean ikustea. Eta are gutxiago lasterketako indartsuena izanik. Apustu-etxeek sartutako euro bakoitzarengatik 15-20 artean ematen zituzten bere garaipenarengatik. Eta hala gertatu da. Poztekoa, bestalde. Hala ere, bere bilakaera ikusita ez gintuzke horrenbeste harritu behar bere garaipenak. Urtero pauso bat eman du aurrera. Zeresanik ez aurten, Kataluniako Volta merezimendu osoz irabaziz. Eta gaur munduko onenen artean lortu du lekutxoa irlandar meharrak.
“Daniel Martin garaile Liège-Bastogne-Liègen” irakurtzen jarraitu

Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak

Vos helmugan
Lehen aldia izan da Tropelak Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Flèche Wallonne lasterketa sartzen duena. Horrek gaurkoan, Tropelan ohi ez bezala, egun berean bi emaitza izatea zekartzan. Noski, denok zain zain izan gara. Asko izango zineten ez zenekitenak emakumezkoek gizonezkoek baino ordu t’erdi lehenago amaitzen zutela lasterketa. Ikusi ere ikusiko genuke lasterketa zuzenean, baina zoritxarrez emakumezkoen lasterketak, iazko Londreseko Olinpiar jokoak salbu, zail da telebistan aurkitzea. “Vos eta Moreno Flèche Wallonneko garaileak” irakurtzen jarraitu

Kreuzigerren lehen klasiko handia

Kreuziger helmuganSaxo Bank-Tinkoff taldeko txekiarrak irabazi du Amstel Gold Race. Bakarrik helmugaratu da. Valverde izan da azkarrena pelotoian, 22 segundora eta Gerrans hirugarren izan da. Taldetxo horretan, besteak beste, Henao kolonbiarra, Gilbert Munduko Txapelduna, Mollema holandarra eta Gasparotto italiarra –iazko garailea- sartu dira.

Inolako zalantzarik gabe oso garaipen garrantzitsua erdietsi du Kreuzigerrek, eta agian bide berri bat urratzen hasi. Izan ere, igotzaile ona da txekiarra. Eta erlojuz kontra ere itxuroso moldatzen da. Horrek, baina, ez dio balio izan hiru asteko itzulietako podiumik zapaltzeko; bereziki handia izan zen iazko Giroan jasotako zaplastekoa. Etapa irabazi zuen Alpe di Pampeagon, bai, baina bezperan minutu asko galdu eta agur esan behar izan zion sailkapen nagusiari. Beharbada, klasikoetan bide oparoa urratuko du Kreuzigerrek aurrerantzean. “Kreuzigerren lehen klasiko handia” irakurtzen jarraitu

#76 Tropela.net podcastak: Ardenetako Hirukotea 2013. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp), Hibai Martinez eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki ditzakezue. Podcast honetan 2013 Ardenetako Hirukoteari errepasoa egiten diote, denboraldiko hirugarren kinielari begira interesgarri izan dakizukeena. Gainera askok eskatu diguzue podcast hau prestatzea eta nola esan ezetz!

Hona hemen jorratu diren gaiak:

– Ibilbideari errepasoa.
– Multzoei errepasoa, bai gizonezkoen multzoei baita emakumezkoei ere.
– Zein estrategia erabili txirrindulariak hautatzeko orduan? Solaskideek zenbait klabe eta izen ematen dituzte.

Argazkia: Team Sky