Denboraldia gero eta lehenago hastea ohitura bihurtzen ari den honetan, urtarrilaren 3. astea hasi ez eta jada martxan ditugu taldeak. Duela urte batzuk talde apalen lasterketak zirenak gero eta partaidetza sendoagoa bereganatzen doaz, baita zaleen arreta handiagoa ere, txirrindularitza denboraldi berri baten goseak bultzatuta lehen mokaduaren bila dabiltzanak.
Munduko txirrindulari garrantzitsuenetariko askok denboraldi hasierako lasterketa hauek prestaketa bezala erabiltzen dituzte hurrengo hilabeteetan izango dituzten helburuei begira eta beste batzuek, esprinter askok kasu, urteko lehen garaipena poltsikoratzea izango dute gogoan lehen aste hauetan. Horregatik, talde askok hegazkina hartu, ekuatorea zeharkatu eta hego hemisferiora abiatzen dira lasterketa eta tenperatura egokien bila.
“Berriro ere martxan da nazioarteko tropela” irakurtzen jarraitu
Asko zineten 2014ko egutegiaren zain zinetenak eta azkenean prestatu dugun kiniela publiko egiteko eguna iritsi da. Ea zer iritzi duzuen!
Urte hasiera guztietan bezala, txirrindulari talde guztiek beraien ekipamendu berriarekin argazkiak ateratzen dituzte. Ekipamendu berriarekin eta taldekide berriekin. Izan ere, dakizuen moduan, nahiz eta 2014rako kontratuen berri lehenago jakin, irudi kontratuak tarteko, ezin talde berriaren jantziekin atera urtea hasi aurretik.
Urte berri on guztioi!!!