Buru belarri gabiltza lanean 2015eko denboraldi hau ahalik eta hoberena izan dadin. Izan ere aurten beteko ditu Tropelak 10 urte; a ze marka!!
Asko zineten galdezka ea aurtengo denboraldiko egutegia zein izango den. Bada iazkoren bide beretik jotzea erabaki dugu. Martxoan hasiko gara Paris-Niza lasterketarekin eta Lombardiarekin amaituko dugu urrian. Asmoa denboraldik lasterketarik garrantzitsuenak Tropelan izatea da.
Gogoratu urteko sailkapen desberdinak izango direla aurten ere: Urtekoa, Itzuli Handiena, Itzuli Txikiena, Klasikoena, Emakumezkoena eta EH Kopa.
Denboraldiari ekiteko eguna iritsi bitartean guk lanean jarraituko dugu. Zuek, bitartean, hasi prestatzen!!
Asko zineten 2014ko egutegiaren zain zinetenak eta azkenean prestatu dugun kiniela publiko egiteko eguna iritsi da. Ea zer iritzi duzuen!
Atzo elkartu ginen 2013ko Tropelako Urteko sailkapeneko irabazleari sariak emateko. Izan ere kepaeik
2011ko denboraldia hastera doa, Tropelaren 7. denboraldia izango dena hain zuzen ere. Hori dela eta aurtengoan sari bereziak jartzea erabaki dugu jarraitzaile guztiok merezi duzuelakoan baikaude: iPad 2 bat eta bi iPod Touch! Ez dira, noski, sari bakarrak izango eta gehiago biltzen goazen heinean jakin arazten joango gatzaizkizue.
Guztiok Urteko Sailkapenean aurrera egiteko azken aukera dugu aste honetan jokatuko diren Munduko Txapelketako erlojuaren aurkako eta errepideko saioetan. Eta guztiok diot, nahiz eta