Neguko gurpil gaineko ikuskizunak amaitzear

Aurtengo ziklokros denboraldia azken txanpan sartzen ari da. Asteburu honetan daude herrialde desberdinetako txapelketak jokoan eta otsailaren 1 eta 2an munduko txapelketak ospatuko dira Hoogerheide-n (Herbehereak). Gureei dagokienez, Aitor Hernandez ari da izaten denboraldiko dominatzaile nagusia. 15 lasterketa irabazi ditu dagoeneko, oker ez banago estatuan jokatu dituen guztiak 2 izan ezik eta Lezamako lasterketan, berak […]