Quintana itzuli da

Kolonbiar txikiak Tirreno-Adriatikoa astebeteko itzuliaren edizio berri bat gaineratu du. Larunbateko etapan, Terminillon elurpean amaitu zena, erakustaldi eman ostean Movistar taldeko 2015ko Frantziako Tourreko lider eta hautagaia mahai gainean kolpe sendo bat eman du. San Luis-eko itzulian ezin izan zion Dani Diaz argentinarrari aurre egin. Kolonbiako txapelketan ere eroria izan zuen eta horrek planak eraldatu […]

Tropeleko gazteak: denboraldi hasierari errepasoa

Urtero lez martxan dugu berriro ere nazioarteko tropela. Denboraldi hasierako lasterketak eszenatoki aparta dira txirrindulari gazteek bere burua ezagutzera eman dezaten eta aurtengoa ez da salbuespena izaten ari. Azken asteetan bi lasterketa nagusi izan dira zaleen ahotan: Down Under Tourra eta San Luisko Tourra.

Berriro ere martxan da nazioarteko tropela

Denboraldia gero eta lehenago hastea ohitura bihurtzen ari den honetan, urtarrilaren 3. astea hasi ez eta jada martxan ditugu taldeak. Duela urte batzuk talde apalen lasterketak zirenak gero eta partaidetza sendoagoa bereganatzen doaz, baita zaleen arreta handiagoa ere, txirrindularitza denboraldi berri baten goseak bultzatuta lehen mokaduaren bila dabiltzanak. Munduko txirrindulari garrantzitsuenetariko askok denboraldi hasierako lasterketa […]