#461 Tropela.eus podcastak: 15eroko bigarren saioa

Txomin Juaristi, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

15erko bigarren saio honetan Txomin Juaristi (EUS) elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, azken hamabostaldian jokatu diren lasterketak errepasatu, Vueltako gonbidapeneta ibilbildeari gainbegirada eman eta ziklokrossak bere sasoi amaieran emandakoak errepasatzen dituzte Imanol (@imanolllucia), Eneko (@egarate) eta Egoitzek (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

Asteburu honetan lehiatzen da ziklo-kroseko Munduko Txapelketa

Iritsi da ziklo-kros denboraldiaren urteko gailurra. Asteburu honetan, Herbehereetako Valkenburg herrian lehiatuko dira munduko onenak ortzadar maillotaren bila. Ezaguna egingo zaizue seguraski Limburg eskualdean dagoen herri honen izena. Bertan lehiatzen da Amstel Gold Race, bertan antolatu zuten errepideko Munduko Txapelketa 2012an (Philippe Gilbert izan genuen munduko txapeldun) eta Cauberg muinoagatik ezaguna den paraje hauetako belardietan ospatuko da aurtengoan ziklo-kros mundiala ere.

Eta aurtengoan izen bat guztien gainetik, Mathieu van der Poel. Denboraldi ikaragarria egin du, errekorrak lehertuz eta bera da hautagai nagusia. 7 Munduko Kopako proba poltsikoratu ditu, Europako eta Herbehereetako txapelketak eta guztira 26 lasterketa irabazita daramatza aurtengo denboraldian. Bai, ongi irakurri duzue, 26 lasterketa irailean lehiatzen eta irabazten hasi zenetik. Aurre egin diezaiokeen bakarra azken bi urtetako munduko txapeldun Wout van Aert belgikarra da, azken Munduko Kopako frogan erakutsi zuenez hain urruti ere ez baitabil. Baina kosta behar zaio oraindik 23 urte bete berriak dituen van der Poel gazteari aurrea hartzen.

Emakumezkoetan, aldiz, askoz lehia irekiagoa ikusiko dugu. Faborito nagusia, baina Sanne Cant dugu, Munduko Kopako garailea eta iaz Bielesen lortutako garaipenaren ondoren denboraldi osoan ortzadar maillota luzitu duen belgikarra.

Euskaldunei dagokienez, lau izango ditugu irteeran. Elite gizonezkoetan Aitor Hernandez eta Javier Ruiz de Larrinaga. Emakumezko eliteen artean Olatz Odriozola eta 23 urtez azpikoetan Luisa Ibarrola. Beraien inguruko erreportaia polita utzi digute gaur Berrian, ez gara luzatuko beraz.

Honakoa da asteburuko programa:

Larunbata

11:00  Junior gizonezkoak
13:00  23 urtez azpiko emakumezkoak
15:00  Elite emakumezkoak

Igandea

11:00 23 urtez azpiko gizonezkoak
15:00 Elite gizonezkoak

Emozio gutxiko lehia ziklo-krosean

Hilabete baino gehiago da ziklo-kros denboraldia martxan dela eta aurreko urteetako lehia faltan botatzen da. Oraindik luzea da denboraldia baina oraingoz, Mathieu van der Poel holandarrak ez du areriorik izan. Irailean Estatu Batuetan, uda giroan ospatu ziren bi Munduko Kopako probak erraz irabazi zituen eta berdin Koksijdeko (Belgika) zirkuito hondartsu eta mitikoan ere.

Eta denboraldiaren lehen zati hau borobiltzeko, pasa den igandeko Europako txapelketan, Tabor, Txekian, erraz nagusitu zen. Tartean beste hainbat proba ere poltsikoratu ditu, eta batzuetan zerbait estuago ere hartu dute Poulidorren biloba, Koppenbergcross-en adibidez, Flandriako Itzuliko muino ezagunaren inguruan egiten den lasterketan.

Continue reading “Emozio gutxiko lehia ziklo-krosean”

Neguko gurpil gaineko ikuskizunak amaitzear

Aitor Hernandez 2013-2014 denboraldianAurtengo ziklokros denboraldia azken txanpan sartzen ari da. Asteburu honetan daude herrialde desberdinetako txapelketak jokoan eta otsailaren 1 eta 2an munduko txapelketak ospatuko dira Hoogerheide-n (Herbehereak).

Gureei dagokienez, Aitor Hernandez ari da izaten denboraldiko dominatzaile nagusia. 15 lasterketa irabazi ditu dagoeneko, oker ez banago estatuan jokatu dituen guztiak 2 izan ezik eta Lezamako lasterketan, berak lortu zuen Euskadiko Txapelketa ere. Egoitz Murgoitio oso sendo hasi zen, baina 2 hilabete doa lasterketetatik kanpo, antza denez erorketa batek eragindako arazo fisikoen ondorioz.

Javier Ruiz de Larrinaga, aldiz, oso erregular aritu da Munduko Kopan egin dituen agerraldietan eta nazioartean inoizko mailarik onenean ari da. Etxean, baina, Aitor Hernandez bikain bat izan du aurrean eta pasa den asteburuan Ormaiztegin bakarrik lortu zuen Aitor atzean utziz garaipena eskuratzea. Hau horrela, indarrak oso berdindurik iristen dira Segorben igandean ospatuko den elite mailako Espainiako Txapelketara. Continue reading “Neguko gurpil gaineko ikuskizunak amaitzear”