Derioko enpresak marketin arloan aldaketa sakon baten beharra azaldu zuten eta berriki jakin dugu estrategia zertan izango den. Talde laranjak gurpil gainean jarraitzea du helburu, baina bi gurpiletatik lau gurpiletara jauzi egiteko asmo sendoa erakutsi dute.
Dakizuen moduan finantziazio arazoak tarteko txirrindulari taldea kudeatzen zuen enpresak ateak itxi ditu baina Derioko arduradunek, langileei ahalik eta irtenbiderik onena emateko asmotan, enpresari eustea erabaki dute izen aldaketa bat gauzatuta: Basque Pro F1 Team. Horixe, Formula 1ean aritzeko helburua izango lukeen enpresa berria izango litzateke. “Euskaltelek, Samuel Sanchez buru duela, Formula 1 helburu [inozentada]” irakurtzen jarraitu


Merezitako egurra jaso du azkenaldian Migel Madariagak hainbat lekutan. Bai berak eta bai zaleak lotsarazten gaituzten beste hainbatek ere. Migelek etsaiak nonahi ikusteko joera ere ezaguna da, baita hurbilen dituenengandik jasotzen dituen neurriz kanpoko loreak ere. Ez dago erdibiderik.
Ostiralean elkarteko zenbait kide afaltzeko hitzartuak ginen