2014rako Tropelako lasterketen egutegia prest!

20140116-012000.jpgAsko zineten 2014ko egutegiaren zain zinetenak eta azkenean prestatu dugun kiniela publiko egiteko eguna iritsi da. Ea zer iritzi duzuen!

Gogoan izango duzue nola iazko denboraldiaren amaieran galdeketa bat jarri genuen abian. Galdeketa horren bidez Tropelan ditugun lasterketen inguruan zuen iritzia jasotzea zen asmoa. Iritzi horiek ere kontutan hartu ditugu ikusiko duzuen moduan.

Aurtengo denboraldiari Paris-Nizarekin ekingo diogu. Bai, askok Tour Down Under lasterketa egutegian sartzeko eskatzen zeniguten eta ez dugu sartu. Ez sartzearen arrazoi nagusiena otsailean lasterketa esanguratsurik ez dagoela da eta Tour Down Under eta Paris-Nizaren artean tarte handiegia ikusten genuela. Beraz, azken urteetan bezala, Paris-Nizarekin hasiko gara.

Hasiera lasterketa berarekin izan arren, aurten guztira 20 lehiaketa izango ditugu. Ondoren zerrendatu ditugu aurten berriak izango direnak:

Tirreno – Adriatikoa

Milano – Sanremo

Kataluniako Volta

Flandriako Tourra

Paris – Roubaix

Suitzako Tourra

Giro Rosa

Lombardia

Urteko Sailkapena bere horretan mantendu nahi genuen, baina lehiaketa kopurua hain handia izanda zalantzak sortu zitzaizkigun. Beraz, Urteko Sailkapena orain arte ezagutzen dugun moduan izango bada ere, aurten Urteko Sailkapen berriak izango ditugu. Hau da, lehiaketa ezberdinekin osatutako Urteko Sailkapen ezberdinak izango dira. Adibide gisa esan horietako bat itzuli handien urtekoa izango dela, Giroa, Tourra eta Vuelta bilduko dituena. Azalduko dizkizuegu bakoitza denboraldia hasi aurretik.

Emakumeen lasterketen inguruan eztabaida pixka bat izan genuen Tropelan iaz. Hala ere guk emakumeen lasterketen aldeko apustuarekin jarraitzen dugu eta Giro Rosa gehitu dugu. Horrenbestez, 2014an emakumezkoen Fleche Wallone, Emakumeen Bira, Giro Rosa eta emakumezkoen Munduko Txapelketa. Konturatuko zineten bezala aurtengoan ez da gizonezkoak eta emakumezkoak kiniela berean bilduko dituen lehiaketarik. Erabakia hartzea ez zitzaigun erraza egin, baina balantza aukera honen aldera eramatearen arrazoia Urteko Sailkapenen artean emakumeen lasterketen bilduko dituen urtekoa izango dela izan zen. Hori eta, ohi bezala, Urteko Sailkapenean Tropelan jokatzen diren lasterketa guztiak puntuagarriak izango direla, emakumeen lasterketak barne. Ea erabakiarekin asmatu dugun!

Hauek dira, horrenbestez, 2014an egutegiari dagokionean prestatu ditugun aldaketak. Kontuan izan lehiaketa bat baino gehiago izango direla aktibo aldi berean aurtengo denboraldian. Hau da, lehiaketa bat martxan den bitartean hurrengorako kiniela egiteko epa irekia izan daiteke, edo bi lehiaketa batera jokoan.

Postaren hasieran esaten genizuen moduan, espero dugu aurtengorako prestatu dugun lehiaketen egutegi hau gustuko izango zaizuela. Egutegiaren inguruko zuen iritzia jaso nahiko genuke, beraz, idatzi iruzkinak lasai gustura hartuko ditugu eta!