Iaz hasitako bidetik, aurten ere Tropela Itzuliarekin elkarlanean izango da. Martxan jarri genuen itzulia.net webgune eleanitz propio berria eta aurten ere webgunearen kudeaketaz arduratuko gara.
Horretaz gain aurkezpen ekitaldiak ere streaming bidez zuzenean emateko ardura ere egokitu zaigu. Ostegunean izan zen Itzuliaren aurkezpena eta zuzenean sarean zabaltzeaz Tropela arduratu zen lantaldearen lan bikainari esker. Badakigu hobetzeko tartea badagoela, baina guretzat erronka handia izan zen aurrera eramatea.
Hemen gehitzen dizuegu aurkezpen ekitaldian zuzenean eman genuen streamingaren bideoa.
Urte hasiera guztietan bezala, txirrindulari talde guztiek beraien ekipamendu berriarekin argazkiak ateratzen dituzte. Ekipamendu berriarekin eta taldekide berriekin. Izan ere, dakizuen moduan, nahiz eta 2014rako kontratuen berri lehenago jakin, irudi kontratuak tarteko, ezin talde berriaren jantziekin atera urtea hasi aurretik.
Jada gutxi falta da denboraldiko lasterketarik garrantzitsuenaren kiniela egiteko epea irekitzeko. Gu buru-belarri gabiltza ahalik eta kinielarik interesgarriena prestatzeko eta kinielak egiten hasteko epea ireki aurretik zuzenean aurkeztu nahi dizuegu.
Zuzeneko saioak irauten duen bitartean zuen iruzkinak helarazteko aukera izango duzue. Horretarako post honetan bertan idatzi ditzakezue iruzkinak, Google+en #TDF13_tropela_kiniela etiketa erabilita edo Twitter bidez ohi bezala #tropela etiketa erabilita.
Gu jada irrikitan gaude Tourreko kinielak egiteko epea irekitzeko. Zuek?
Dagoeneko jarri dituzte biltzarreko bideoak ikusgai Leizaola Elkargokoek. Hemen gehitzen dizuegu gu izan ginen mahaiko bideoa. Egoitzen parte hartzea 18. minutu inguruan aurkitzen da eta hitz egin zuen guztiaren lehen zatia soilik aurkitzen da.
Gure aurretik arlo honetan diren adituek hartu dute parte. Egia esanda gure proiektua izango zen zalantzarik gabe hizlari guztien artean xumeena hitzaldian bertan aitortu dugun bezala.
Iñaki Irazabalbeitiak, ELEKA enpresako zuzendariak, eman dio hasiera gaurko jardunaldiari. Berak teknologia linguistikoen erronkak eta euskara normalizatzeko eman beharreko jarraibideak eman ditu. Bukaeran azpimarratu duena euskarak digitalizazioaren trena hartu duela da, baina ondo goazenaren sentsazioa dugun arren bagoia atzean geratzeko arriskuaz ohartarazi digu.
Gaurko lehen solaskide taldean Montserrat Pardo (Microsoft), Leire Aginaga (Euskaltel) eta Maria Antònia Antonín (Bartzelonako Unibertsitateko linguistika departamentuko ordezkaria) izan dira. Nabarmentzekoa Montserraten esfortzua izan ere kataluniarra izanik eta euskaldun berri berria aurkezpena euskaraz egin baitu. Hitzaldien edukiari dagokionez, berriz, Maria Antònia linguista bera aukeratuko nuke. Mezu ezberdinak eman baditu ere beharbada interesgarriena komunikazio bide guztietan (SMS, txat, email, twitter, facebook,…) erabilera sustatu behar dela adierazi baitu nahiz eta komunikazio horietan hizkuntzaren arau guztiak ez bete.
Hurrena hitz egiten Ashish Venugopal izan da, San Frantzisko-tik etorri den Google-eko ordezkaria. Honek Google Translator-en inguruan hitz egin du eta nola funtzionatzen duen azaldu du. Badirudi beraien erremintak hobetzeko webgune multilingualak behar dituela horiek aztertuaz ikasten joaten baita itzulpen hobeak lortzeko, nahiz eta monolingualetatik ere ikasteko gai dela esan duen. Garbi geratu dena behintzat euskarara eta euskaratik itzulpen egokiak egiten ikasteko Google-en sistemak beharrezko duela euskarazko edukiak sarean izatea; zenbat eta gehiago hobe.
Joxek euskara elkarte ezberdinek interneteko teknologia komunikazioa sortzeko nola erabiltzen dituzten azaldu du, baita euskara bultzatzeko ere (Skype kasu). Landerrek Argiaren 91 urteko historian paperari teknologia berriak nola eragin dioten eta egokitzeko behar horietara Argiak ibilbideari nola ekin dion azaldu du. Josuk, berriz, hizkuntza saileko arduraduna izaki hiztegigintzan teknologia berrietara egokitu beharrak nola eragin dien eta negozio-ereduaren inguruko zalantzak plazaratu ditu.
Ikusten duzuen bezala era honetako ordezkariak ikusita gure txanda iritsi denean gure txikitasuna aitortu beharra sentitu dut. Nire txandari aitorpen horrekin ekin diot.
Gure proiektuaren sorreratik hasita noraino iritsi garen azaldu dugu. Denbora tarte honetan izan ditugun datu ezberdinak erakutsi ditugu eta argi utzi dugu egun oraindik Tropela.net proiektua aisialdian garatutako eta mantendutako proiektua dela. Hurrengo aurkezpen honetan ikus dezakezue zer azaldu dugun.
Nire atzetik esan bezala Josebak beraien elkarteak antolatzen dituen Buber sariez aritu da. Birritan aipatu du beraien asmoa teknologia berriak sustatzen diren proiektuak sari horiekin egindako lana eskertzea dutela xede. Eta gure izena ere aipatu du iaz “euskara sustatzeko webgune onenaren” Buber saria eman baitziguten. Eskertzekoa.
Gu bostok azalpenak eman ostean galderei txanda eman beharrean saioa amaitu egin du aurkezleak. Pena izan da seguru baikaude batek baino gehiagok galderak izango zituela. Nik behintzat bat edo beste banuen nire solaskideei egiteko, baina zoritxarrez esan bezala saioari amaiera eman zaio.
Leizaola Elkargoari gure eskerrak eman nahi dizkiogu ekitaldira gonbidatu izanagatik. Beno, ekitaldira eta ondoren goizeko jardunaldian parte hartu dugun hizlariok bazkaltzera gonbidatu izanagatik. Guretzako behintzat oso aberasgarria izan baita bai jardunaldian izatea baita ondorengo bazkaria. Aipatutako pertsonai garrantzitsu hauekin bazkaltzea eta solasean aritzea oso gustagarria izan zaigu. Eskerrik asko, beraz, antolatzaileei eta hizlari guztiei.