People’s Choice Classic: Tour Down Under lasterketaren aurrerapena

Gaur jokatu da People’s Choice Classic, Adelaiden jokatzen den lasterketa Tour Down Under hasi aurretik. Denboraldiko lehen World Tour Lasterketa asteartean hasiko da, baina taldeek gaurko lasterketan ere parte hartzen dute.

Ohi moduan, esprintean amaitu da gaurko etapa:

1. Kittel (GIA)

2. Greipel (LTB)

3. Ewan (UNI)

4. Sutton (SKY)

5. Rojas (MOV)

6. Alaphilippe (OPQ)

7. Renshaw (OPQ)

8. Cantwell (AUS)

9. Viviani (CAN)

10. Roelandts (LTB)

Hemen duzue esprintaren bideo ikusgai:

EwanIkusten duzuen moduan, Kittelek azken unean hartu dio aurre Greipel herrikideari Lottok lan bikaina egin badio ere. Podiuma Ewan gazte australiarrak eskuratu du. Argi gazte honekin etorkizun bikaina izan baitezake Markelek adierazten zigun moduan.

Beste bi kontu aipatu gabe ez nuke post hau amaitzerik nahi. Alde batetik azken bi itzuliak iritsi arte SKYren trena izan dela tropelaren buruan. Honek aurten ere SKYk lasterketatak markatu nahiko duen gidoia zein izango den erakusten digulakoan nago.

Bestetik Viscontik (MOV) erorikoa izan du eta tibia apurtu du. Gaur bertan egingo diote ebakuntza taldeak jakinarazi duenez. Tour Down Under lasterketan baja izango da.

 

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.