Tropela bloga Blogetan.com lehiaketan

2014_Tropela_bloga_BlogetanAspaldi danik gabiltza gure blog hau elikatzen, txirrindularitzaren inguruko berriak eta gogoetak euskaraz interneten zabaltzen. Serio hartu izan dugu denbora guzti honetan – jada ia 9 urte! –  gure bloga eta bide bera jarraitzeko asmotan gabiltza.

Orain blogen lehiaketa batean parte hartzen ari gara eta zuen laguntza behar dugu. Blogetan! izeneko lehiaketa hau Argia eta Azkue fundazioak antolatzen dute eta euskarazko blogak sustatzea du helburu. Atal ezberdinak daude eta gure Aisialdia kategorian ari da lehian. Beraz, blog hau gustuko baduzu – hala delakoan gaude! – ez zalantzarik egin eta eman zure botoa “Tropela bloga” aukerari. Gogoratu egunera eman ahal izango duzuela botoa – egunean boto bat erabiltzaile bakoitzak – eta zenbat eta gehiago jaso orduan eta aukera gehiago izango dugu aurrera egiteko. Botoa emateko Blogetan.com webgunera jo beharko duzu.

Eskerrik asko aldez aurretik. Eta genioen moduan, aurtengo denboraldia itzela izango delakoan gaude! Sari hau irabazita, are eta itzelagoa!!