Vueltan iraileko azterketak

Hastear da. Gero eta gutxiago falta urteko azken itzuli handirako. Eta ohikoa izaten den bezala, txirrindulari askorentzat Espainiako Vuelta iraileko azterketatzat bezala hartzen dute, batzuei eskolan edo unibertsitatean gertatzen zitzaigun bezala. Ez genuke hutsik egingo esango bagenu Vuelta urteko beste bi itzuli handiekiko anai txikia izan dela. Urte askotan nortasunik gabea, sailkapen nagusiko mailotaren koloreen […]

Hamar urte Pantani gabe

1995ean deskubritu nuen ilerik gabeko tipo bat, txikia. Bi sailkapen egin baziren: Indurain-Olano lehia eta besteak, Italiar bandera defendatzen zuen txirrindulari hark beste lasterketa hartan lehena gelditu zen. Bikote euskaldunari aurre egin zion duintasun handiz Atacamako Munduko Txapelketako Txirrindularitza Txapelketan. Hirugarren gelditu zen lasterketa hartan. Podiumean euskaldunekin batera Marco Pantani italiar txikia. Hortik 3 urtera […]

Contador, noraino?

La Bola del Mundoko etapa ikusgarria izan da –bukaera behintzat-. Menchovek irabazi du etapa Porteri aurrea hartuta azken metroetan –ihesaldian sartu dira biak ala biak- eta Romain Sicard bosgarren bukatu du. Hazparneko ziklistak ekarriko digunaren aurrerapena? Hala izan bedi! Sailkapen nagusiari dagokionez, etapak ez du irauli. Rodriguezek erasoa jo du, Morenok erritmoa berotu eta gero, […]

1983

Igon Antonek poz handia eman digu aste honetan. Espainiako Vueltako etapa irabazi du Galdakaoko txirrindulariak, eta sailkapen nagusian goiko postuetan jarri. Vuelta gertutik jarraitzeko nahikoa arrazoi, ezta? Hala ere, gauzak zer diren. Igor Antonek etapa irabazi duen egunean ez da protagonista bakarra izan txirrindularitzan. Izan ere, Laurent Fignon frantziarra hil da. Baten zoriona, bestearen azken […]