Hamar urte Pantani gabe

Marco Pantaniren aldeko pintada

1995ean deskubritu nuen ilerik gabeko tipo bat, txikia. Bi sailkapen egin baziren: Indurain-Olano lehia eta besteak, Italiar bandera defendatzen zuen txirrindulari hark beste lasterketa hartan lehena gelditu zen. Bikote euskaldunari aurre egin zion duintasun handiz Atacamako Munduko Txapelketako Txirrindularitza Txapelketan. Hirugarren gelditu zen lasterketa hartan. Podiumean euskaldunekin batera Marco Pantani italiar txikia.

Hortik 3 urtera Giroan erakustaldia eman ondoren eta bere egin maglia larrosa Frantziako Tourrean parte hartu zuen. Ullrich zen faborito nagusia baina ikusteko zegoen zertarako gai zen italiar txikia. Uztailean, maiatzean bezala: erakustaldia. Tropelari hala ere asko kostatu zitzaion Parisera heltzea Festina kasuaren urtea izan baitzen.

1998 urteko gizona: Marco Pantani italiar txikia. Erlojuz kontra izugarrizko gabeziak izan arren, bere dohainik handienak aldapak tentetzen zirenean erakusten zituen. Bertan arerioekiko ateratzen zituen salba ezinak ziren aldeak.

1999ko Giroa. Begi guztiak Pirataren gainean jarrita. Erronka handiaren bidean zihoan. Urte hartako Giroa esku-eskura zuen. Aurreko urtean Coppik gauzatutakoa lortu zuen – Giro eta Tourrean garaipena -, baina ez Indurainek egindakoa (4 itzuli handi 2 urtetan) eta bidean gelditu zen… % 51,9ko hematokritoak Giroko lasterketatik at utzi zuen momentuan Italiako gizonik miretsienak (orduan EPOa kontroletan ezin zen detektatu eta % 50etik gorako hematokritoak denbora batez lehiatik at uztea esatea nahi zuen).

Arrakastatsua izaten ari zen jostailua puskatu zen. Urte hartatik aurrera ez zen berriro itzuli 1998 eta 1999ko mailara. Zulo beltzean sartu eta ateratzen zen une oro. 2004ra arte. Orduan, guztiok dakigun bezala, Hotelean bakarrik zendu zen.

Pantanik maitaleak eta gorrotatzaileak utzi zituen txirrindulari zaleengan. Euskaldunoi Erreala eta Athletick-en arteko derbia ospatzen zen bitartean aipatu ziguten notizia. Momentu hartatik aurrera derbiaren nondik norakoak bigarren maila batean gelditu ziren.

Zer egin behar genuen edozein lasterketetan aldapak tentatzean gustuko genuen eskalatzailerik ikusgarriena joan bazen? Erakarri zigun manilarra hartzeko bere era (azpitik eta ez manetetatik – erasora jokatuko zuenaren seinale argia), erakarri zigun baita ere David bezala agertzea txirrindulari fisikoki bolumen handiagokoen aurka eta hauek garaitzea. Hamar urte pasa dira joan zenetik, baina bere balentriak Alpeetan atzo bezala oroitzen ditugu…

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.