Orica deluxe

Vueltako lehen astearen bukaera ez da gozoa izan Orica-Green Edge taldearentzat, Chavesek liderraren maillota kendu behar izan duelako Dumolinen mesedetan. Hala ere, Oricako buruek sinatuko zuten, zalantzarik gabe, lehen astea horren oparoa izatea: Chavesek bi etapa garaipen, Ewanek beste bat eta liderraren maillota sei egunetan. Vueltan bakarrik ez; denboraldiko beste proba garrantzitsu batzuetan ere bikain ari da Stephensen taldea. Continue reading “Orica deluxe”

Caja Rural, heldutasunaren bila

Urteko zita garrantzitsuena den Frantziako Tourra amaitu eta 7 egun pasa ez direnean Donostiako Klasikoa datorkigu gure lurretara. Azken 3-4 urtetan frantziar lasterketaren ondorenean izatea otu zitzaion antolakuntzari eta benetan ideia ona izan dela ezin ukatu. Era honetan, punta-puntako txirrindulariak Tourreko sasoi puntua aprobetxatuz gerturatzen baitira Donostiara. Era honetan, Frantzian distira berezia izan duten Valverde (bere biziko 3. postua), Rodríquez (2 etapa) eta etapa garaipena lortutako Bardet, Pinot edo eta Van Avermaet ere gipuzkoar lurraldean izango dira hankak astintzen.

Movistar taldeko Valverde da hautagai nagusia, zalantzarik gabe. Begi guztiak dira bere gainean, eta honek asko zailduko dio orain urte bete lortutako garaipena errepikatzea. Oso zaila baita hautagai nagusia izanik egun bateko probetan garaipena lortzea, nahiz eta aurten behin baino gehiagotan (FW, LBL) ere zailtasun honi aurre egin dion murtziarrak. Rodríguez kataluniarra izango da arerio nagusia, Moreno eta Spilak bezelako gizonez osatutako talde indartsu batekin. Beharbada Valverdek ezingo du halakorik esan, ordea…

Continue reading “Caja Rural, heldutasunaren bila”

2015eko Gabiria Kopa martxan da

Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen.

Puntuazio-sistema bat asmatu, eta halaxe ekin nion lasterketa, etapa, sailkapen nagusi eta mendiko sari guztiak puntuatzen, Lizarratik hasi eta Donostiaraino, tartean pasatuz, besteak beste, gaur egun desagertuta dauden Urkiolatik, Laudiotik eta Euskal Bizikletatik ere. Gugan beude; nik, behintzat, ez ditut sekula ahaztuko. Continue reading “2015eko Gabiria Kopa martxan da”

Aurre analisia: 19. etapa: Saint-Jean-de-Maurienne / La Toussuire – Les Sybelles (138 km)

etapa 19Frantziako Tourra amaitzera doa, atzera kontua hasita dago jada. Alpeetako azken bi etapa nagusiak eta Pariseko esprint handia geratzen dira bakarrik. Podiumeko postuak finkatuta daudela dirudi, nahiz eta Nibali (AST) eta Contador (TCS) seguru saiatuko diren hurrengo bi egunetan egoera hau aldatzen.

Nahiz eta sailkapen nagusiko lehen postuak argi diruditen, top10-eko txirrindularien arteko lehia polita espero da. Gainera, mendiko sailkapena ere jokoan da oraindik, beraz suziri bat baina gehiago ikusteko gaude oraindik. Etapa hau, bereziki garrantzitsua izango da mendiko sailkapenerako, beraz, sailkapen horren lehian dauden txirrindulariak, Bardet (ALM), Rodriguez (KAT) eta Fulgsang (AST) batik bat, hobe dute ez deskuidatzea. Continue reading “Aurre analisia: 19. etapa: Saint-Jean-de-Maurienne / La Toussuire – Les Sybelles (138 km)”

Aurre analisia: 18. etapa: Gap / Saint-Jean-de-Maurienne (186.5 km)

etapa 18Alpeetan barrena txirrindulariek bigarren etapa menditsuari aurre egin beharko diote. Perfila ikusiaz, ikusten da ez dela amaierarik gogorrenetarikoa, baina ibilbidean zehar hainbat mendate puntuagarri igo beharko dituzte, 7 hain zuzen ere. Etapako mendate garrantzitsuena, maila bereziko Col du Glandon (21.7km, 5.1%) erraldoia izango da, helmugatik 40 km-tara gaindituko dutelarik.

Argi dago ihesaldiak bere aukerak izan ditzakeela, baina Tourra amaitzeko hain gutxi geratzen delarik, sailkapen nagusiko txirrindulariek sailkapenean aurrera egitea nahiko dute eta beraz litekeena da beraien taldeek abiadura ezartzea pelotoi nagusiari. Gauzak honela, talde estrategiaren aukera jorratzeko ere etapa polita izan daiteke, Col de la Morte (3.1km, 8.4%) mendatean liderrak erasoa joaz ihesaldiko taldekideak aprobetxatzekotan. Gizon adoretsuren bat baldin bada pelotoian hori Contador (TCS) da, atzo saiatu zen urrutitik jotzen eta amaierarako, jaitsieran arazoak medio, denbora galtzen amaitu zuen. Ez gintuen batere harrituko zerbait asmatzeko intentzioa baldin balu etapa honetan ere. Hala ere MOV eta SKY bezalako talde indartsuekin ez da batere lan erraza izango. Continue reading “Aurre analisia: 18. etapa: Gap / Saint-Jean-de-Maurienne (186.5 km)”