Gorriz azpimarratu dute

riojaneiroBatzuek gorriz markatzen dute, beste batzuek borobiltzen dute. Nork bere erara nabarmentzen ditu egun garrantzitsuak poltsiko edo hormako egutegian. Bada hiru asteko itzulietan iaioak diren txirrindulari askok hori bera egin dute 2016ko abuztuaren 6arekin -biharamunean emakumezkoen txanda izango da-. Egun horretan jokatuko baita Brasilgo Olinpiar Jokoetako gizonezkoen errepideko lasterketa, Rio de Janeiron, cariocarren lurraldean. Ez da harritzekoa, izan ere, ibilbide gogorra prestatu dute. Duela lau urte, Vinokourovek Londresen urrezko domina kolkoratu zuenekoan ez bezala, Brasilen ibilbide aldapatsuari aurre egin beharko diote parte hartzaileek. Aurreneko zatian, aldapa motzak, eta bigarrenean luzeak eta gogorrak. Guztira, gainera, 253 kilometroko bide luzea, kasik amaigabea.  Tourreko mendiko etapa bateko profila dirudi, alajaina. Continue reading “Gorriz azpimarratu dute”

Aurre analisia: 18. etapa: Gap / Saint-Jean-de-Maurienne (186.5 km)

etapa 18Alpeetan barrena txirrindulariek bigarren etapa menditsuari aurre egin beharko diote. Perfila ikusiaz, ikusten da ez dela amaierarik gogorrenetarikoa, baina ibilbidean zehar hainbat mendate puntuagarri igo beharko dituzte, 7 hain zuzen ere. Etapako mendate garrantzitsuena, maila bereziko Col du Glandon (21.7km, 5.1%) erraldoia izango da, helmugatik 40 km-tara gaindituko dutelarik.

Argi dago ihesaldiak bere aukerak izan ditzakeela, baina Tourra amaitzeko hain gutxi geratzen delarik, sailkapen nagusiko txirrindulariek sailkapenean aurrera egitea nahiko dute eta beraz litekeena da beraien taldeek abiadura ezartzea pelotoi nagusiari. Gauzak honela, talde estrategiaren aukera jorratzeko ere etapa polita izan daiteke, Col de la Morte (3.1km, 8.4%) mendatean liderrak erasoa joaz ihesaldiko taldekideak aprobetxatzekotan. Gizon adoretsuren bat baldin bada pelotoian hori Contador (TCS) da, atzo saiatu zen urrutitik jotzen eta amaierarako, jaitsieran arazoak medio, denbora galtzen amaitu zuen. Ez gintuen batere harrituko zerbait asmatzeko intentzioa baldin balu etapa honetan ere. Hala ere MOV eta SKY bezalako talde indartsuekin ez da batere lan erraza izango. Continue reading “Aurre analisia: 18. etapa: Gap / Saint-Jean-de-Maurienne (186.5 km)”

Aurre analisia: 14. etapa: Rodez / Mende (178.5 km)

etapa 14

Frantziako Tourreko bigarren asteburuko lehen etapa ihesaldiarentzat egina dago. Ez dago ibilbidea ikusi besterik ez, ihesaldiak aukera paregabea izango duela jabetzeko. Beste behin, ikusteko etapa polita izango dugu aurretik, batez ere ihesaldian murgiltzen diren txirrindularien artean egongo diren mugimendu ezberdinengatik.

Ibilbidearen lehen zatian mendate bat izango dute txirrindulariek, eta normalena, bertatik ihesaldia antolatuta ateratzea izango litzateke. Talde ezberdinek ondo dakite etapa hau ihesaldiak irabaziko duela, eta oraindik garaipen gabe dauden taldeek txirrindulariren bat edo beste ihesaldian sartzea nahiko dute, hasiera benetan bortitza izango duelarik etapa honek. Hortik aurrera, pelotoiak nabarmen altxako du hanka, ihesaldiak errenta polita hartzen duen heinean. Continue reading “Aurre analisia: 14. etapa: Rodez / Mende (178.5 km)”