Aurre analisia: 19. etapa: Saint-Jean-de-Maurienne / La Toussuire – Les Sybelles (138 km)

etapa 19Frantziako Tourra amaitzera doa, atzera kontua hasita dago jada. Alpeetako azken bi etapa nagusiak eta Pariseko esprint handia geratzen dira bakarrik. Podiumeko postuak finkatuta daudela dirudi, nahiz eta Nibali (AST) eta Contador (TCS) seguru saiatuko diren hurrengo bi egunetan egoera hau aldatzen.

Nahiz eta sailkapen nagusiko lehen postuak argi diruditen, top10-eko txirrindularien arteko lehia polita espero da. Gainera, mendiko sailkapena ere jokoan da oraindik, beraz suziri bat baina gehiago ikusteko gaude oraindik. Etapa hau, bereziki garrantzitsua izango da mendiko sailkapenerako, beraz, sailkapen horren lehian dauden txirrindulariak, Bardet (ALM), Rodriguez (KAT) eta Fulgsang (AST) batik bat, hobe dute ez deskuidatzea.

Beste behin, ihesaldiaren eta pelotoiaren lehia ikus genezake, biek ala biek aukerak izango dituztelarik. Beti bezala talde ezberdinen jarreran oinarrituko da batzuen edo besteen aukerak. Perfilari dagokionez, ikusten da etapa motza dela, 138 km besterik ez. Ibilbidean ordea 4 mendate puntuagarri izango dute: Col du Chaussy (15.4km, 6.3%), Col de la Croix de Fer (22.4km, 6.9%), Col du Mollard (5.7km, 6.8%) eta La Toussuire (18km, 6.1%). Irabazlea pelotoiko bi gizon indartsuen artean jokatuko dela esango nuke.

Gure faboritoak

3 bidoi Quintana (MOV) [Kirolbeten 4,50]

2 bidoi Froome (SKY) [Kirolbeten 4,50]Nibali (AST) [Kirolbeten 15,00], Contador (TCS) [Kirolbeten 15,00]

bidoi 1  Valverde (MOV) [Kirolbeten 18,00], Rolland (MOV) [Kirolbeten 18,00], Gesink (LTJ) [Kirolbeten 40,00]