Aurre analisia: 18. etapa: Gap / Saint-Jean-de-Maurienne (186.5 km)

etapa 18Alpeetan barrena txirrindulariek bigarren etapa menditsuari aurre egin beharko diote. Perfila ikusiaz, ikusten da ez dela amaierarik gogorrenetarikoa, baina ibilbidean zehar hainbat mendate puntuagarri igo beharko dituzte, 7 hain zuzen ere. Etapako mendate garrantzitsuena, maila bereziko Col du Glandon (21.7km, 5.1%) erraldoia izango da, helmugatik 40 km-tara gaindituko dutelarik.

Argi dago ihesaldiak bere aukerak izan ditzakeela, baina Tourra amaitzeko hain gutxi geratzen delarik, sailkapen nagusiko txirrindulariek sailkapenean aurrera egitea nahiko dute eta beraz litekeena da beraien taldeek abiadura ezartzea pelotoi nagusiari. Gauzak honela, talde estrategiaren aukera jorratzeko ere etapa polita izan daiteke, Col de la Morte (3.1km, 8.4%) mendatean liderrak erasoa joaz ihesaldiko taldekideak aprobetxatzekotan. Gizon adoretsuren bat baldin bada pelotoian hori Contador (TCS) da, atzo saiatu zen urrutitik jotzen eta amaierarako, jaitsieran arazoak medio, denbora galtzen amaitu zuen. Ez gintuen batere harrituko zerbait asmatzeko intentzioa baldin balu etapa honetan ere. Hala ere MOV eta SKY bezalako talde indartsuekin ez da batere lan erraza izango.

Ikusi beharko da ihesaldiak abantaila lortzerik duen eta talde nagusiek ze jarrera erakusten duten. Gure hautagaiak hurrengoak:

Gure faboritoak

3 bidoiIHESALDIA: Rodriguez (KAT) [Kirolbeten 8,00]

2 bidoi IHESALDIA: Fuglsang (TCG) [Kirolbeten 18,00], Vuillermoz (ALM) [Kirolbeten 60,00], Sanchez (BMC) [Kirolbeten 20,00]

bidoi 1  Valverde (MOV) [Kirolbeten 12,00], Contador (TCS) [Kirolbeten 25,00]Nibali (AST) [Kirolbeten 20,00]