Aurreko ostegunean ospatu genuen #txirrinandtweets jardunaldien estreneko ekitaldia, eventos.BIKE webgunearekin elkarlanean. Aurreratu genizuen moduan postEuskaltel garaiaz aritu ginen eta solasean Jon Odriozola (Murias taldea), Igor Gonzalez de Galdeano (Euskaltel-Euskadi taldeko manager ohia) eta Arritxu Iribar (Euskadi irratiko kirol kazetaria) izan genituen gonbidatuen artean.
Solasaldia benetan aberasgarria izan zen. Igorrek bizi izandako gauza guztiak gainditzea asko kosta izan zaiola aipatu zigun eta Jon Odriozolari birritan aholkatu zion ez egiteko besteek esaten diotena, berak uste duena baizik. Izan ere dakizuen moduan Jon Odriozolak abentura berriari ekingo dio Continental maila Murias talde berriarekin, eta berak esan zuen moduan, proiektu berri honek nolabait lekukoa hartu nahi dio Euskaltel-Euskadi taldeak utzitako hutsuneari, Continental mailatik abiatuta.
Hiru protagonistek euskal txirrindularitzan dagoen zatiketa eta zenbait kasutan ikusezina azpimarratu zuten. Horri herri txiki bat garela gehituta eta UCIren araudi aldaketak daraman ibilbidea ikusita, euskal proiektu bat aurrera eramatea asko zailtzen duela adierazi zuten. Hori bai, beti ere World Tour mailako talde bat osatzeari dagokionean, izan ere Continental mailako talde bat sortzea askoz errazagoa ikusten baitute.
Goi mailako gizonezkoen txirrindularitzaz gain maila baxuagoez ere aritu ginen, baita emakumezkoen txirrindularitzaz ere. Azken honen kasuan Arritxuk Emakumeen Biran izan zen ikuslego maila kaxkarra nabarmendu zuen. “Auzo-lotsa” terminoa erabili zuen kazetariak euskal zalegoa munduko onena ezbaian jartzeko.
Esan bezala, asko eta gai ugari izan ziren egungo euskal txirrindularitzaren inguruan jorratutakoak lehen #txirrinandtweets mahai-inguruan. Gure asmoa eduki horiek blogean eta seguruenera podcastetan banatuta lantzea izango da.
Eskerrik asko gure partetik etorri zineten guztioi, bereziki Igor Gonzalez de Galdeanori, Jon Odriozolari eta Arritxu Iribarri. Hurrengo mahai-ingurua antolatzen dugunean jakinaraziko dizuegu.

Urtea gogorra izan da niretzat. Oso zaila egin zait ikustea urteak aurrera egiten zuela eta ezin izango nuela berriro ere lehiatu. Baina horrela izan da. Mokorreko lesioa, hasieran onartu nahi nuena baino larriagoa izan da. Nire ibilbide profesionalean zehar hainbat lesio izan ditut, eta azken hori ere aurrekoak bezalakoa izango zelakoan nengoen. Errekuperatu eta berriro ere ehuneko ehunean izango nintzela uste nuen. Zoritxarrez, ez da horrela izan, eta izugarri kostatu zait hau onartzea. Baina, behin irakurri nuen bezala, “denborak ez du ezer sendatzen, gauzak aldatzen ari direla konturarazten dizu eta hori onartu besterik ez daukazu.” Eta hemen nago, lerro hauen bitartez, txirrindulari profesionala izatea amaitu dela onartzen.
Post honetan Andoni Aranzabalek (
Post honetan Axier Sukiak (