Hitzak eta ekintzak

Alberto Contadorren prentsaurreko baten aurretik

Azkar iritsi bezala, azkar pasatu da Vuelta honetan Euskal Herrian programatua zegoen etapa. Erlojuz kontrako bakarkako modalitatean etaparik luzeenaren ondoren tropela Iruñeatik hasten zen pedalei eragiten eta Aralarko San Migelen amaitzen zuten etapako ibilbidea. Txirrindulari zaletuok egun hauetan telebista bidez oso aukera txikia badugu ere munduko txirrindularirik hoberenak gure inguruotan ikusteko, hausnarketa ugari egin ditzakegu ikusi ditugun ekintzen eta entzun edo irakurri ditugun hitzetatik.

Zaila da zentratzea gaurko artikulua notizi txar batek izan duenean protagonismoa: Nairo Quintanak Vuelta lehiatzeari utzi dio eroriko batengatik. Tourrean bezala, beste behin ere, itzuli handi bateko hautagai nagusi batek bertan behera utzi behar izan ditu bere nahiak. Nire uste apalean, ikuskizun gehien eman zezakeen txirrindularietako bat zen kolonbiar txikia. Astearteko etapan galdutako denborak derrigortzen zion erasora jokatzea sailkapen nagusia poltsikoratu nahi bazuen. Valverderentzat lan egingo zuela esan bazuen ere. Continue reading “Hitzak eta ekintzak”