Gaur hasi da Valoniako eskualdeko itzulia eta lehen etapa esprintean amaitu da. Esprintak, ordea, bazuen bere mamia azken metroak aldapa gorantz baitziren eta azken metro horietan indartsuena, iaioena eta azkarrena Aitor Galdos (Panaria) ermuarra izan da.
Bizkaitarrak lortzen duen bigarren garaipena da profesionaletan baina hau garrantzitsuagoa dela esan genezake. Lehen etapa izaki, maillot horia ere jantzi ahal izango du bigarren etapan. Bere atzetik oso jende ezaguna sartu zen, beraz, ea garaipen honek talde sendoago batera jauzi egiteko aterik zabaltzen dion. Zorionak Aitor eta segi horrela!
Atzo aspaldiko partez euskaldun batek beste garaipen bat poltsikoratu zuen. Sajonian, Pedro Horrillo ermuarrak azken kilometroetan bere iheskideei aurre hartu zien eta lehen etapa irabazteaz gain lidertzan jarri zen. Rabobank taldearen eguna borobiltzeko Kolobnev taldekidea sartu zen helmugan euskal txirrindulariaren atzetik. Ez da Uci ProTourreko lasterketa bat baina Discovery, T-Mobile, Rabobank eta beste talde indartsu batzuk ari dira bertan parte hartzen.
Asturiasko Itzuliko 4. etapa eguraldi oso kaskarrarekin egin behar izan zuten, euripean. Horrek lasterketa asko gogortu zuen eta borroka askoren ondoren ihesaldiko gizonek tropelarekiko abantaila txiki batekin iristea lortu zuten. Iheskideen artean azkarrena larrabetzuarra izan zen. Zoronak Mikel!!
A ze erakustaldia burlatarrak Suitzako itzuliko 6. etapan eman duena. Suitzako mendi garaietan oilarren borroka hasi denean hortxe egon da Koldo Gil, burua hotz. Unerik aproposenean erasoa jo eta bakarrik ekin dio maldaren azken kilometroei. Aurretik zihoazenak harrapatu, gailurrera heldu eta ziztu bizian jeitsi ditu helmugarako geratzen ziren kilometro apurrak. Etapa eta lidergoa berarentzat. Nafarraren atzetik Jorg Jasche eta Jan Ullrich izan dira indartsuenak.
Gaur jokatu da