Puy-ko aldapan entseatu zuen

Gaur ospatzen zen Ardenetako Hirukoaren barruan bigarren proba. Alejandro Velverdek (Movistar) irabazi du 2014ko Fleche Wallone. Murtziarraren zortzigarren garaipena izan da.

Gaurkoa txirrindularitzan dagoen kilometroko aldaparik ospetsuena da: Huy-koa (1300 metro % 9ko batez bestekoarekin eta %26ko pikoekin). Oso urrutira joan gabe bai denboran baita geografian aurkitu dezakegu antzeko aldapa bat: Lizarran. Apirila hasieran Euskal Herriko Itzulira begira, bezperan test ona izaten dute txirrindulariek Nafarroan. Miguel Indurain Sari Nagusia beste urtebetez ospatu zen, arazo guztien gainetik, eta telebistatik jarraitu ezin izan genuen arren egun hartan, murtziarrak jaso zituen Puy-ko basilikako helmugan besoak. Amaiera berdina izan dute bi zitek, bidea hori gauzatzeko desberdina izan den arren.

20140423237_199139

Lizarreriako lurretan Valverdek bakarkako erakustaldia eman zuen helmugarako 10 kilometroren faltan erasoa joz. Belgikako lurretan aldiz tropel nagusia txikitzeko ezertarako balio ez dute izan Huy-ko aldapara dauden ia 200 kilometroak. #youtube motako lasterketa bilakatu den seinale? Minutu gutxi batzuetan klasikak edo lasterketa mota hauek izaten duten emozio eta tentsio guztia konta daiteke.

Emakumezkoetan sorpresa

Ordu batzuk lehenago, toki bertsuetatik eta amaiera berdinean munduko emakume txirrindularirik onenak aritu dira. Lehen aldiz egiten zitzaion Tropela.net-en emakumezkoen Fleche Walloneri tokia eta 7000 pertsonek baino gehiagok gauzatu dute beraien kiniela. Emakumezkoen txirrindularitzak arreta gero eta gehiago pizten duenaren seinale? Zorionez ez da izango lasterketa bakarra emakumeak izango dituena protagonista. Gogoratu: urtean zehar beste lau lehiaketa gauzatuko dira emakumeak izango direnak protagonista.

Lasterketari dagokionean Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak (Rabobank-Liv) irabazi du hautagai nagusiei aurre artuz. Bigarren Lizzie Armstriend (Boels Dolmans) eta hirugarren Elisa Longo (Hitec Products) izan dira. Euskaldunei dagokienez Ane Santestebanek eman dizkigu 50 punto, helmugan 26. sartuz.

Igandean astebete ederrari amaiera

Liege-Bastogne-Liege ospatuko da igande honetan. Galdera asko airean, baina bat nagusia guztien buruan: hautagai zerrenda zabalaren aurrean nor gailenduko da Liege-ko helmugan? Aurreko bi lasterketako garaileek presio handia kendu dira garaipenak lortuz, baina posible izango dute bigarrengo aldiz astebetean besoak altxatzea helmuga marran? Ordura arte jarrai dezakegu txirrindularitzaz disfrutatzen!!!

Argazkia: ASO/G. Demouveaux

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.