#207 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 20. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan sailkapen nagusiko lehen hiru postuak erabakitzeko zeuden, nahiz eta Froomek (SKY) alde zuen erlojupekoa, hiruak 29 segundoren barruan zeuden. Azkenean Froomek ez du hutsik egin eta aurtengo Tourra ere irabaziko du. Baina Bardetek (ALM) gain behera egin du eta bigarren postua galtzeko zoriaz izateaz gain, ia podiumetik kanpo geratu da. Segundo bakar bat izan du alde Mikel Landaren (SKY) kaltetan. Murgiarrak erlojupeko ona eginda podiumerako atarian geratu da. Azpi-txapelduna Uran (CDT) izango da.

Bodnar (BOH) izan da garailea eta bere taldearentzan bigarren etapa garaipena izan dela kontatzen digu Egoitzek.

#200 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 13. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren 13. etaparen mini podcast hau grabatu du. Etapa motza baina zirraragarria izan dela kontatzen du. Barguilek (SUN) irabazi du etapa azkenean, baina Mikel Landa (SKY) protagonistetako bat izan dugu. Murgiarra orain 5. da sailkapen nagusian. Aruk (AST) jarraitzen du maillot horiarekin.

Eider Merino: “Nire burua munduko onenekin parez pare ikustea ikaragarria izan zen” (elkarrizketa)

Ikusgarritasuna merezi du emakumeen txirrindularitzak. Ez da aldarrikapen bat, errealitatea baizik. Tropela webguneak emakumeen egutegiko hainbat proba sartzea erabaki zuen, eta urtetik urtera gehiago dira. Horri esker, geroz eta ezagunagoak zaizkigu hemengo zein kanpoko txirrindulariak.

Joane Somarribak eta Leire Olaberriak ikusgarritasuna eman zioten, eta gaur egun, badira beste hainbat aipamena baino gehiago merezi dutenak. Ane Santesteban gipuzkoarra hedabideetan ikustera ohitu garen bitartean –albiste on eta ez hain onekin–, harrobi polita dugu gurean.

Eider Merino (Lointek) gazte bizkaitarra da belaunaldi berriaren eredu esanguratsua. Emakumeen Biran maila harrigarria erakutsi zuen Balmasedako txirrindulari txikiak. Errenteriako azken etapan onenekin aritu zen, eta laugarren bukatu zuen etapan, eta sailkapen nagusian. Iragan hurbila, oraina eta etorkizuna izan dugu hizpide berarekin.

Elite mailako zure lehen denboraldia egiten ari zara. Nabaritu duzu aldaketarik pasa den sasoitik?

Emakumeetan ez dago aldaketarik elite eta 23 urte azpiko kategorien artean, lasterketak berdinak direlako. Beraz, ez, ez dut ezer ezberdina nabaritu, bakarrik ez duzula 23 urtez azpiko mailaren saria jasotzen (barreak). Continue reading “Eider Merino: “Nire burua munduko onenekin parez pare ikustea ikaragarria izan zen” (elkarrizketa)”

#195 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 8. etapa

Egoitzek (@elizaso) prestatu du 2017ko Frantziako Tourreko 8. etaparen mini podcast hau. Bertan Calmejanek (DEN) aste osoan saiatu ondoren etapa garaipena eta mendiko maillota lortu dituela kontatzen digu. Faboritoei dagokienez, aldiz, aldaketarik gabe eta Froomek (SKY) jarraitzen du lider.

#191 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 4. etapa

Ibanek (@piban) egin du 2017ko Frantziako Tourraren 4. etaparen mini podcast hau. Etapa garailea Demare (FDJ) izan bada ere, Ibanek Sagan (BOH) eta Cavendishen (DDD) arteko erorikoaz mintzatzen da. Honezkero jakingo duzuen moduan gertakari honen ondorioz Sagan Tourretik bidali dute.