#257 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 21. etapa

Erromako zirkuituan amaitu da 2018ko Giroa. Bertan ezer gutxi zuten sailkapen nagusiko txirrindulariek egiteko dena erabakita baitzen. Etaparen lehian zirenak saiatu dira eta azkenean esprintak erabaki du garailea. Gaurkoan Sam Bennett (BOH) izan da azkarrena maillot ciclaminoaren aurretik. Giroaren garailea Froome (SKY) izan da, gazterik onena Miguel Angel Lopez, mendiko sailkapeneko irabazlea Froome bera, ciclaminoa Vivianik (QST) eraman du, taldekakoa SKYk eta euskaldunik onena Pello Bilbao (AST) izan da, orokorrean 6. sailkatuta. Hau guztia Imanol Lluciak (@imanolllucia) kontatzen digu mini podcast honetan.

#256 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 20. etapa

2018ko Giroko 20. etapa zuten txirrindulariek beraien sailkapen nagusiko postuengatik lehiatzeko. FroomeDumoulin eta Miguel Angel LopezCarapaz ziren besteak beste. Hala ere etapa garaipena ihesaldian egon da eta bertako indartsuena Mikel Nieve (MTS) naparra izan dugu. Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen digu gertatutakoa eta bere analisia.

#244 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 8. etapa

Giroko 8.etaparen inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan. Gaurkoan ihesaldian tropeltxo txikiagoa izan da eta bertan indartsuena, edo behintzat azkena harrapatu dutena Bouwman (TLJ) izan dela kontatzen digu Egoitzek. Etapa garaipena, ordea, tropel nagusiko gazterik onenak lortu du eraso bortitz baten ondoren, Carapazek (MOV). Sailkapen nagusian aldaketa esanguratsurik ez eta Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du lider.

#237 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 1. etapa

Jerusalemetik abiatu den 2018ko Italiako Giroaren lehen etapaz hitz egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) lehen podcast honetan. Bertan nola iazko Giroko garaileak berriro ere maillot arrosa jantzi duen kontatzen du, baita nola Pello Bilbaok etapan 6. postuan sailkatu den.

Ez galdu eguneroko laburpentxoa!