Aurtengo Dauphiné irabazteko bi hauek dira hautagai nagusiak zalantzarik gabe. Tropelako kinielan ere hala jarri dira, Nibali (AST) hautagai serioa izan badaiteke ere (Giroa eta Vuelta irabazita), koska bat beherago ikusten da, momentuz. Continue reading “Froome Vs Contador”
Kategoria Artxiboak:Lehiaketak
…geroaren itxaropen (Giroaren biharamunean, II)
Artikuluaren aurreneko zatian egindako kronikaren ostean, ez dirudi ondorio baikorregirik ateratzerik dagoenik aurtengo Italiako Giroaz. Hala izanda, zergatik bigarren zati honetarako halako izenburua? Bada, nire ustetan behintzat, baikor izateko arrazoiak egon badaudelako. Eta ez gutxi gainera.
Continue reading “…geroaren itxaropen (Giroaren biharamunean, II)”
Orainaren argilunak…(Giroaren biharamunean, I)
Triesteko podiumean Nairo Quintana gorenean zela amaitu zen igandean Italiako Giroa. Urteko aurreneko handia, hiru asteko lehen proba, nahiz eta bete-beteko lehiari dagokionez, lasterketa bera dexentez murritzagoa izan den. Val Martello eta Monte Grappako etapak salbu, gazitik gozotik baino gehiago izan du Corsa Rosak.

Continue reading “Orainaren argilunak…(Giroaren biharamunean, I)”
Etapa epikoa nahastu duen txioa
Eguraldiak kolokan jarri du gaurko etaparen lehia. Atzo antolakuntzak aurrera egiteko asmoa azaldu zuen baina baztertu gabe etapa hasi aurretik etaparen ibilbidea aldatzea. Ez da hala izan nahiz eta elurra eta hotza protagonista izan den Gavia eta Stelvioko gainetan. Txirrindulariek eguraldi makurra sufritu behar izan dute eta hemendik zorionak etapa amaitu duten guztiei, etapa epiko eta ikusgarria eskaini baitigute. Bai, ikusgarria eta txirrindularitzan gutxitan bizi izan dugun bezalakoa. Bikaina, eta horregatik pena handia da sortu den polemika. Hemen nire iritzia.
Sufritu ez, gozatu
Kolonbian kezkatuta omen daude. Ez dakite futbol selekzioko izarrak, Falcaok, Brasilgo Munduko Txapelketarako osatuko den. Dena dela, sufritu baino, herrialdeak gozatu beharko luke, izan ere, bere txirrindulariak bikain ari dira Italiako Giroan. Uranek erlojuz kontrako etapa irabazi zuen eta lider da. Horrekin nahikoa ez eta Uranen aurkari nagusienetakoa -nagusia ez bada- Quintana herrikidea da. Gainera, beste txirrindulari batzuek, Pantanok eta Duartek kasu, etapa irabazteko lehian zutoina jo dute azken egunetan eta Arredondo ere ez dago kieto. Mendiko sailkapena lehiatzen ari da eta ustekaberik ezean, borrokalari peto izanik, bere horretan jarraituko du azken etapetan.
