Badirudi yankeen lurraldean Lance Armstrong baino ez dela existitzen. Levi Leipheimer, Christian Vandevelde, David Zabriskie eta beste hainbat txirrindularik gauza on asko egin dituzte, baina estatubatuarren unibertsoan Lance da Eguzkia, Ilargia, planetak eta asteroide guztiak. Dena eklipsatzen du Texasko txirrindulariak, baina, jakiek bezala, iraungipen data bat dauka. Idazten ari naizen bitartean konturatu naiz aipatu ditudan beste hirurek ere badituztela urte batzuk.
Ez dezagun ahaztu txirrindularitza Estatu Batuetan gorakada handia jasaten ari dela, bai txirrinduzale edo telebisten jarraipenari dagokionean, hala sponsorren inplikazioari dagokionean ere. Labur esanda, eta denboran atzera asko egin gabe utopia bat zirudienean, Estatu Batuak txirrindularitzaren makuluetako bat bilakatu dira. California edo Georgiako itzuliek maila polita hartu dute, eta Gila bezalako beste batzuk gero eta talde eta txirrindulari hobeagoak dakartzate kontinente zaharretik.
Gauzak honela, nor izango ote da Estatu Batuetan txirrindularitzaren jarraipena bermatzeko merituak egingo dituen txirrindularia? Hornerrek ere ez du luzaro iraungo tropelean. Tom Danielson, antzera. Zer esanik ez George Hincapieren inguruan… Estatubatuar gehienak “kirol zahartzaroan” sartuta daude, eta errelebu generazional bat beharrezkoa izango da laister. Eta errelebu horrek izena eta abizena dauzka. Izena, Taylor, eta abizena, Phinney. Ez da izango Tourreko garaile, baina eskuak asko altxatuko dituela begiak itxita jokatuko nuke.
Taylor Phinney: Dudarik gabe berea da etorkizuna. Oraindik 20 urte bete ez dituenean, pistatik datorren txirrindulari hau zeresan handia ematen ari da Europako errepideetan. Pistan daudenak eta ez daudenak irabazi ditu jada (tartean jarraipen proba absolutua 2009 eta 2010ean), eta errepidean pilatu ditu makina bat garaipen. Azkenengoak, Olympia’s Tour izeneko lasterketa holandar batean. Atera kontuak: 7 etapatik 4 irabazi zituen (2 erlojupekoak eta 2 sprint), beste bi aldiz bigarren postuan amaitu zuen (beste 2 sprint), eta Itzuliko etaparik gogorrena 7. postuan bukatu zuen. Eta itzuli hau Stef Clement, Thomas Dekker edo Joost Posthuma bezalako jendeak irabazi izan du gaztaroan. Hori gutxi balitz, “nagusiekin” ere estreinatu da, aurrez aipatu dugun Gilako Itzulian etapa bat irabazita. Baina hor ez da dena amaitzen. 23 urtez azpiko Paris-Roubaix ere irabazi du aurten. Beraz, Taylor Phinney sprinter-erlojupeko espezialista-klasikomano nahaste interesagarri bat dela esan daiteke.
Gertutik jarraitu beharko dugu bere eboluzioa. “Eta huts egingo balu?” – galdetuko du norbaitek. Hori horrela izanda, Tejay van Garderen eta Peter Stetina aipatuko nituzke. Stetinarengan ez daukat aparteko ilusio edo esperantzarik, baina van Garderen ere urruti iristeko moduan dagoelakoan nago.
Arazo konplexuak aztertzeko, errealitatea sinplifikatzera jo ohi da hainbatetan, arazoen handitasunak eta datuen ugaritasunak analisia erraztu ordez arazoaren muina ikustea zailtzen baitute. Valverde auziak ere, horrenbeste luzatu eta korapilatu denez, kirol arloan espezializaturiko abokatuek soilik esplikatu dezaketen gaia dela dirudi. Baina nahiko ondorio sinpleak atera daitezkeelakoan nago.
Badakit berandu xamar dela multzoen azterketa egiteko, baina ez nuke alde batera uzterik nahi berandu eta labur aztertuko baditut ere. Seguru portzentajeez aparte, askok eskertuko duten azterketa izango dela.
Igande honetan egutegiko klasikarik zaharrena disputatuko da Belgikako errepideetan. 1892an lehen edizioa disputatu zenetik hamaika gertakari handi jazo izan dira Liège inguruan, eta aurten ere hala izatea espero dugu denok. Ez dugu ibilbidea hemen eta orain deskubrituko, txirrinduzale orok baitaki klasika hau non eta nola erabakitzen den normalean. Dena den, azken kotak merezi du aipamentxo bat. Côte de Saint Nicolas beste behin lasterketako epaile izango delakoan nago, irabazlea bertan joaten ez bada, lasterketako selekzioa bertan egingo delako. Bai, iaz Andy Schleckek lehenago egin zuela alde pentsatuko duzue askok, baina iazko lasterketa arraro xamarra izan zen.
Ikusmin gehien sortu duen txirrindularia: iritzi ezberdin asko izango da honen inguruan, baina medioetan izandako eraginagatik, niretzat
Txirrindularirik onena: merituak ikusita
Gertaerarik tamalgarriena: zalantzarik gabe