“Abantail” tropeltxoko irabazlea bere sariarekin!

Abantail tropeltxoko irabazleaBadakigu Euskal Herriko lantoki askotan txirrindularitza porrak antolatzeko joera dagoela eta gure asmoa horretarako Tropela.net webguneak eskaintzen duen aukera erabiltzea dela. Kasu horietako bat ekarri nahiko genuke hona, bertan beraien tropeltxoko irabazleak Tropelako kamiseta baitu sari moduan. Tropelako kamiseta eta urte osorako lankideen begirunea! Hauxe da Arrasateko Garaia Berrikuntza Zentroan dagoen enpresa batetik bidali diguten gutuna:

Abantailen txirrindulari amorratu asko dago eta txirrindularitzaz nork gehiago jakin demostratu nahi zuten Tropelean! Azkenean lankide guztiak zirikatu eta Abantaileko tropeltxoa sortu genuen.

Tourrean sorpresa izan genuen ordea, ustez gehien zekitenak atzean gelditu eta hona hemen gure irabazlea!

Animo Tropelakin, ondo pasatzeko aukera ematen diguzue eta! Txirrindularitzaz ere zeoze ikasten ari gara…

Brasiletik Tropela animatzen

Brasiletik ere tropelaren aldeko animuak jaso ditugu. Ez dakit zerrek ematen digun poz gehiago, Brasiletik Tropelaren aldeko aldarria jasotzea edo Brasiletik euskaraz animuak jasotzea. Zalantzarik gabe bigarrena aberasgarriagoa zaigu!

Oier Brasil aldean dabil eta bideotxo hau bidali digu. Zu ere kanpoan zabiltzala edo izango zarela? Ez egin zalantzarik, bidali bideo nahiz argazkiak.

Seguru asko eta asko izango zaretela Pirineotara Tourra jarraitzera joango zaretenak ere. Horiek ere gustura jasoko ditugu. Seguraski guztien artean zozketaren bat egingo dugu, beraz, argazki kamera eta bideo kamerei hautsa kendu eta bidali nahi duzuena!

(Hurrengo egunetan informazio gehiago)

Tropelako kamisetak moda-modan

Urretxu-Zumarragako koadrilaArgazki honetan ikusi dezakezuen bezala Tropelako kamisetak modan daude. Emakume “martxosa” hauek beraien herriko jaietan modelo lanetan ibili dira eta izugarrizko arrakasta izan dute. Bai beraiek eta baita kamisetek ere. Beraien aurpegietan bazkari luze baten ondorenak igartzen diren arren, denak parrandarako prest! Argazkia beraiek bidali digute eta portadarako aproposa iruditu zaigu. Zuk ere badaukazula bat? Ba bidali eta publikatuko dugu!

Pixkanaka argazki guztiak bildu eta publikatuz joango gara, beraz, txirrindularitza edota Tropelarekin zerikusia duen argazkiren bat bidali nahi izanez gero, oso gustura jarriko dugu. Tropela Elkarteko argazki bilduman orain arteko argazkiak ikus ditzakezue. Uda honetan ez ahaztu oporretara Tropelako kamiseta eramatea eta munduko edozein txokotan ateratako argazkiak pilatzen saiatuko gara. Zuek non, Tropela han. Zuen herrian ateratako argazkiak, Frantziako Tourrean Pirinioetan ateratakoak… Zuei otutzen zaizuena. Denboraldiko argazkirik gustukoenarentzat (orijinalena, bitxiena…) ere saritxo bat izango da. Animatu eta bidali zure argazkia!

Bide batez, tartetxo hau aprobetxatu nahiko genuke Tropelako moda-modako kamiseta bat erosteko aukera daukazuela gogoratzeko eta bide batez, Tropela.net proiektuari bultzadatxo bat emateko. Kamisetak zuzenean Zarauzko Lizardi arropa dendan edota emailez eskaria eginez lor dezakezue.