Hautagai nagusien artean puntu gutxien Portek. Kamisetaren zozketa

Aurtengo Tourraren atarian galdera luzatu genuen sare sozialen bidez: “Nork emango ditu hautagai nagusien artetik puntu gutxien?”. Gogoan izango duzuen bezala lau ziren multzo horretan genituen txirrindulariak: Contador (TFS), Froome (SKY), Porte (BMC) eta Quintana (MOV). Tropelan faborito nagusiak Froome eta Porte baziren ere, bigarren hau izan zen erorikoaren ondorioz etxera joan zen bakarra eta […]

Tropela denda ireki dugu!

Tropela ezagutzen duzuenok badakizue ez dela gauza berria maillot, txapela edota kamisetak saltzen dituguna, baina beti faltan bota izan dugu salerosketarako modu egoki bat. Azkenean atal berri batean denda sortzea erabaki dugu eta jada irekita duzue! Gainera denda estreinatzeko produktu berriak ditugu, batez ere orain domeinu berria dugulako, tropela.eus. Hauek dituzue: – tropela.eus ekipamendu berria, […]

Kamiseten zozketaren baldintzak

Ikusiko zenuten bezala, kiniela egin duzuenon artean kamisetak zozketatzen ari gara egunero. Hala ere kontuan izan behar duzue erabiltzaileok zozketan parte hartu ahal izateko baldintzetako bat erabiltzailea aktibatua izatea dela. Konturatu gara asko zaretela erabiltzailea oraindik aktibatu ez duzuenak eta nahiz eta kiniela egin, zozketarik kanpo geratzen ari zaretenak. Erabiltzailea aktibatzeko bidea oso erraza da: […]

Tourreko kinielaren truk kamiseta opari

Webgunean aurreratzen dugun bezala, 2009ko Frantziako Tourreko lehiaketako kiniela egiteko epea bihar eguerdiko 12:00etan hasiko da beranduenez. Azken prestaketa lanak egiten hari gara eta prest izan bezain laster kinielak egiteko aukera zabalduko dugu. Aurtengo ekitaldian ekimen berezi bat martxan jartzea erabaki dugu: egunero kiniela egiteko epea amaitu artean kiniela egin duten guztien artean kamiseta bat […]

Lagundu Tropelari kamiseta bat erosiz!!

Datorren ostiraleko sari banaketarekin emango diogu amaiera 2008ko denboraldiari eta oraindik zenbait kamiseta ditugu salgai. Erosi ez duzuenoi kamiseta erostera animatu nahi zaituztegu. Aukera zabala dugu “Denda” atalean ikus dezakezuen bezala, bai mutil, bai neska baita haurrentzako ere. Era honetan Tropela Elkarteari asko lagunduko zeniokete laguntza hau beharrezko baitzaigu ditugun gastuei aurre egiteko (gogoratu Tropela […]

Tropelako kamisetak moda-modan

Argazki honetan ikusi dezakezuen bezala Tropelako kamisetak modan daude. Emakume “martxosa” hauek beraien herriko jaietan modelo lanetan ibili dira eta izugarrizko arrakasta izan dute. Bai beraiek eta baita kamisetek ere. Beraien aurpegietan bazkari luze baten ondorenak igartzen diren arren, denak parrandarako prest! Argazkia beraiek bidali digute eta portadarako aproposa iruditu zaigu. Zuk ere badaukazula bat? […]

Kamisetak salgai Tropela Elkarteari laguntzeko

Tropela Elkarteak kamisetak atera ditu. Kamiseta hauek, gustatuko balitzaiguke ere, ez dira zozketatuko. Kamiseta hauekin tropela.eus aurrera ateratzeko izan diren gastuak estali nahi dira. Internetez erosi ahal izango dira kamisetak@tropela.eus helbidera eskaria bideratuz edo Azpeitiko plaza nagusiko Arkupe dendara hurbilduz. Espero dugu kamisetak gustukoak izango zaizkizuela.