Gaur, orain arteko liderrak, Andy Schleck-ek katearekin izan duen arazoa eta hori aprobetxatuz sailkapen nagusiko 2., 3. eta 4.ak (Alberto Contador, Samuel Sanchez eta Denis Menchov) aurrera joateko erabakia hartu izana baloratu dute Egoitz Lizaso (@elizaso) eta Oihan Odriozolak (@oodriozola). Etapa garaipena ihesaldian sartu den Thomas Voeckler-entzat izan da (frantziarren bosgarren etapa garaipena!!) eta Aitor Perez Arrietak egindako lana ere goraipatu dute biek. Zuen ustez ongi egin al du Contadorrek aurrera jarraitzen? Horrela maillot horia janzteak meritu bera al du? Madrildarrak dio ez dela konturatu Andyk katearekin arazoa izan duela. Egoitzek eta Oihanek Andyri katea atera eta Contadorrek erasotzen duen unea biltzen dituen bideo hau behin eta berriz ikusi ondoren madrildarraren hitzak ez zaizkie sinesgarriak iruditzen. Zuei?
Podcasta entzuteko sakatu hurrengo botoitxoan.
[audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_15etapa.mp3|titles=15.etapa]Argazkia: Bettini (cyclingnews.com)
Aurreko podcastak:
– Tourreko 13. etapa
Ibilbideari dagokionez, aurten antolakuntzak aldaketa nabariak egin ditu. Bazirudien gainsariak ez izatean lehen aste honek tristea behar zuela izan. Prologorik ez da egon baina lehen etapako amaiera gogorrak tarteak sortuko zituela bazekiten guztiek. Azken kilometroetan sartutako aldapatxoek Italiako Giroa gogorarazi didate, eta horri esker amaiera esplosiboa duten ziklistek beraien aukerak izan dituzte. Valverdek eta Hushovd-ek irabazi zituzten amaiera aldrebes horiek eta lehen gaintxo serioxeagoan Riccok erraz menderatu zuen faboritoa, Valverde. Amaiera ikusgarriak izan ziren hirurak. Beste amaiera gogorra 7. etapan izan zuten, baina hemen indartsuenen taldetxoari Luis Leon Sanchezek aurrea hartu zien eta beste garaipen eder bat ikusi genuen.