Bueltan da Cobo. Supercobo. Espainiako itzuliko lider berria. Asturias-ko triptiko gogorrean egunero erasoan izan den hautagai nagusi bakarra.
Bueltan da 2007ko Euskal Herriko itzuliko dominatzailea. 2008ko Tourrean Hautacam-en gora egindako erakustaldiko Cobo. Ez zaretela gogoratzen? Honats gertatua…
Horiexek izan dira italiarraren adierazpena Quick Step taldearekin fitxa sinatu duela argitaratu denean. Dirudienez Movistar eta Vacansoleil taldeetatik eskaintzak jaso ditu, baina azkenean hasierako zurrumurru haiek zioten taldera joan da Cobra.
Oraindik Vueltan lehiatzeko aukerak daudela dirudi. Denboraz ez dabiltza sobran, izan ere UCIko araudiak epe batzuk jartzen ditu txirrindularien izen emateak egiterako garaian. Gogoratu Vuelta abuztuaren 28an hasiko dela, bi aste barru, eta izen emateko epeak laster itxiko direla.
Badirudi bai txirrindulariak eta baita taldeak berak ere RiccòVueltan izateko ahalegina egingo dutela. Nik benetan gogoa dut ikusteko ia zertarako gauza den italiarra ordaindu behar izan duen zigorra eta gero. Vueltari plus bat emango diolakoan naiz. Nik Tropeleko kinielan aukeratuko dut parte hartzaileen artean bada behintzat!
Zurrumurru bat besterik ez da, baina badirudi Flaminia, Riccò-ren egungo taldea, eta Quick Step negoziatzen ari direla hala izan dadin.
Dakizuen bezala aurtengo Girorako bere zigorra betea zuen Riccó italiarrak eta askok Giroan izango zela pentsatzen zuten. Azkenean ez zen hala suertatu eta Settimana Lombarda eta Trentinoko Giroa lehiatzearekin konformatu beharrean aurkitu zen, Giroa eta Milan-San Remo lasterketa garrantzitsuetatik kanpo geratuaz.
Hala ere zurrumurruen arabera urteko itzuli handietako batean izan daiteke Quick Step eta Flaminiaren artean lan horretan badira eta akordioren bat gauzatzen badute. Egia esanda niri gustatuko litzaidake hala izatea Vueltarekiko niri behintzat interesa piztuko bailidake Cobrak bertan parte hartuko baluke.
Aurtengo Tourraren lehen astea (ia lehen erdia ere esan genezake) oso polita eta ikusgarria izan da. Eta atzoko etapak nabarmen utzi duen bezala ez dauka patroirik edota lider sendorik. Horrek ikuskizunari dagokionez ate asko parez pare irekita uzten ditu, beraz, datozen egunetan eraso eta ezusteko dezente izango ditugunaren esperantza daukat. Ikusiko ditugu. Bitartean egun hauetan ikusitakoaren irakurketa egin nahiko nuke.
Ibilbideari dagokionez, aurten antolakuntzak aldaketa nabariak egin ditu. Bazirudien gainsariak ez izatean lehen aste honek tristea behar zuela izan. Prologorik ez da egon baina lehen etapako amaiera gogorrak tarteak sortuko zituela bazekiten guztiek. Azken kilometroetan sartutako aldapatxoek Italiako Giroa gogorarazi didate, eta horri esker amaiera esplosiboa duten ziklistek beraien aukerak izan dituzte. Valverdek eta Hushovd-ek irabazi zituzten amaiera aldrebes horiek eta lehen gaintxo serioxeagoan Riccok erraz menderatu zuen faboritoa, Valverde. Amaiera ikusgarriak izan ziren hirurak. Beste amaiera gogorra 7. etapan izan zuten, baina hemen indartsuenen taldetxoari Luis Leon Sanchezek aurrea hartu zien eta beste garaipen eder bat ikusi genuen.
Lehen astea izateko aurtengo Tourreko hautagaiek aurpegia nahikoa erakutsi behar izan dute, nahiz eta beraien arteko denborak ez diren batere erabakigarriak izan. Denbora tarteei dagokionez, 4.etapan izan zuten erlojupeko laua izan da oraingoz tarte handienak eragin dituena. Stefan Schumacher-en garaipenak gehienoi ezustean harrapatu gintuen, Cancellarak ordularia puskatuko zuela uste baikenuen. Continue reading “9.etaparen ondoren, dena airean!”