Cancellara lokomotoraren beste erakustaldi bat

Aurre ikusi bezala, suitzarrak ez du hutsik egin eta etapa eta maillot horia eskuratu ditu. Tropela.net-eko lehiaketako %69,5a gustura izango da beraien aukeraketak ez baitie hutsik egin. Lasterketa 16:00etan hasi da Van Hummel herbeheretarrarekin eta ordu horretan bukatu da kiniela egiteko epea. Ordurako asko zuen kinielari azken errepasoa egin eta telebistara joango zineten, izan ere […]

Frantziako Tourra. Multzoen analisia (II): Beste hautagaiak eta espezialistak

Ez da erraza talde honetan hiru txirrindulariren aldeko aukera egitea. Maila handiko txirrindulariak dira guztiak eta hauetako norbait Parisera horiz jantzita iristea zaila izango bada ere, ziur podiumean muturra sartuko duela zerrenda honetako norbaitek. Ziur Tourrean ikusiko ez duguna Ivan Basso dugu, Dauphine Libere-n gaixotasun bat medio jaitsi baizen bizikletatik eta ez baitugu irteeran izango. […]

Columbiaren itzuli suitzarra

Halaxe da. Itzuli hau Columbiarena da nahiz eta ez duen itzulia talde honetako inork irabaziko. Erabateko nagusitasuna izan dute aurtengo Suitzako Itzulian etapa garaipenei dagokienez behintzat. Suitzako Itzulian 9 etapa jokatuko dira. Atzo 8. izan da eta biharkoarekin itzulia amaituko da. Jokatu diren 8 etapetatik 6 Columbia-High Road taldeak bereganatu ditu: atzo Tony Martin, ostiralean […]

9.etaparen ondoren, dena airean!

Aurtengo Tourraren lehen astea (ia lehen erdia ere esan genezake) oso polita eta ikusgarria izan da. Eta atzoko etapak nabarmen utzi duen bezala ez dauka patroirik edota lider sendorik. Horrek ikuskizunari dagokionez ate asko parez pare irekita uzten ditu, beraz, datozen egunetan eraso eta ezusteko dezente izango ditugunaren esperantza daukat. Ikusiko ditugu. Bitartean egun hauetan […]

Erlojupekoa gauzak beren lekuan jartzen

Banuen gogoa erlojupeko honen emaitzak ikusteko! Eta a ze emaitza!! Tourraren nondiko norakoak aldaketak izan dituela ezin ukatu.Hasteko Schumacherren erakustaldia. Ikaragarria! Faboritoen artean Cancellara eta Valverde bera baziren ere, Schumacherrek guztiak mendean hartu ditu nabarmenki. Kirchen eta Millar espero bezela. Baina galtzaile nagusiak gaurkoan bi izan ditugu.Hauetan nabarmenena Valverderena izan da. Ez nuen usteko hain […]

Murtziarra nagusi

Nagusitasun handiz Valverde murtziarrak etapa garaipena eta liderraren mallot horia eskuratu zituen atzoko lehen etapan. Hasieran Schumacher eta gero Kirchen saiatu baziren ere, Valverdek bere bizikleta “flamantearekin” aurre hartu zien guztiei azken ehun metroetan. Bagenekien Valverderi bukaera hau egoki zetorkiola, baina irakurri nion beharbada ez zutela nahi lehen egunean liderraren mallota eskuratzerik nahi horrek eskatzen […]

Multzoak aztertuz (II): Beste hautagaiak

Iazko Tourreko garailea, indartsuena eta hirugarrena faltako dira eta gaur egun Tropelean dagoen talderik indartsuena ez dira aurtengo irteera marran izango. Horregatik esan daiteke Tourra irabaztea inoiz baino merkeago dagoela. Hori dela eta, iaz bezala, multzo honetako ziklistak protagonismo handia izango dutela esan daiteke. Aztertu ditzagun multzo honetan dauzkagun aukerak (nahiz eta oraindik ziur ez […]

Cancellara lokomotora. Igor Anton garaipenetik 33 segundora

Bernako gazteak etxetik gertu zuen etaparen amaiera eta horrek motibazio berezia eman dio. Iaz distantzia motzagoan tropeleko sprinterrei etapa ohostu zien, eta gaurkoan gauza bera egin du, baina oraingoan 6 kilometro lehenago erasoa joaz. Benetan ikusgarria Cancellarak eman duen erakustaldia, lokomotora bat bailitzan atzekoekiko distantzia mantenduaz. Tropela batera iritsi da, beraz, ez da aldaketarik izan […]

Tourrerako azken parada: Suitza

Catalunyako Volta joan da, Dauphiné-Libèré abian da, eta larunbat honetan Frantziako Tour aurreko azken itzuli handia hasiko da, Suitzako Tourra alegia. Antolatzaileek oso ibilbide polita diseinatu dute, etapa gorabeheratsuak, esprinterrentzako etaparen bat, eta goi mailako mendiko etapak nahastuz. Aipatzeko modukoa da azken aurreko etapa, 25 km-ko kronoigoera bat, 400 metrotik hasi eta ia 2000 metroetaraino […]