#454 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 13. etapa

Roglicek (TJV) ez du hutsik egin garaipena lortu du gaurko erlojuaren kontrako saioan

2020ko Espainiako Vueltako 13. etapa erlojuaren kontrako etapa izan da. Tourrean ez bezala, oraingoan Roglic (TJV) sendo azaldu da eta etapa garaipena lortu du lidergoa berreskuratzearekin batera. Honekin 4. etapa garaipena du esloveniarrak. Barta (CCC) gaztea, horrenbestez, segundo bat gehiago behar izanda, etapa poltsikoratu gabe geratu da.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#118 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 6. etapa

Ibanek (@piban) osatu du gaurko mini podcasta ere. Gaurko etapa ere esprinterrentzat egokia zen eta hala gertatu da. Bi iheslari protagonista: Barta (BOA) eta Arashiro (LAM). Esprintean Cavendish (DDD) errekor berriak egiten.

4. etapa: Le Touquet-Paris-Plage > Lille Métropole (163,5 km). Profila eta aurre analisia


IBILBIDEA

Hiru etapa Britainia Handian jokatu ondoren, jendez gainezka izan diren errepide bazterrak alde batera utzita, Frantziatik abiatuko da 4.etapa. 163,5 km izango dira eta berandu abiatuko da, 13:55etan. Arrazoi nagusia gaur Londresetik Le Touqueterako bidea egin behar dutela da.

Esan bezala, ibilbidea luzeagoa izango da baina 4. mailako bi mendate pasa beharko dituzte Belgikara iritsi aurretik. Hala ere, ez dirudi ibilbidea esprinterrak atzean uzteko modukoa denik, beraz, esprinta ikusiko dugu bihar ere.

FABORITOAK

Ihesaldi saiakera izango da, gaur Barta (TNE, #0,7) eta Bideauk (BSE, %0,4) osatu dutenaren antzera. Beharbada Cofidisekoren bat izan daiteke ihesaldian mendiko puntuen bila, baina puntu gutxi banatuko direnez, edozein izan daiteke protagonista.

Biharkoan ere esprinterren taldeek lan beltz egin beharrean izango dira, baita Tourra irabazteko faboritoen taldeak ere, edozein arazo ekidin asmoz liderra ondo babestuta eramateko. Zalantza gutxi dago biharkoan ere Kittel (GIA, %33,1) gailenduko dela. Gaur ikusi dugu Sagan (CAN, %50,5) eta Renshaw (OPQ, %3,5) saiatu direla itzal egiten, baina hortan geratu dira, itzal hutsalean.

*** Kittel (GIA, %33,1)

** Coquard (EUR, %22,2) / Renshaw (OPQ, %3,5) / Kristoff (KAT, %42,7) / Sagan (CAN, %50,5)

* Greipel (LOT, 1,3%) / Demare (FDJ, %24,7)