#25 Tropela.net podcastak: Tourreko 3. etaparen kronika. Esprinterretan azkarrena Farrar

Irrikaz geunden tropela.eus zaleok Tourreko lehen esprinterako. HTC-k gidatutako Cavendish britainiarra zegoen guztion kinielatan garaipenerako baina Farrar estatubatuarrak lortu du azkenean eskuak zerurantz begira jartzea. Eta nola ez, Italiako Giroan zendu zen bere lagun min Weylandt-i eskaini dio “W” zeinuaren bidez. Continue reading “#25 Tropela.net podcastak: Tourreko 3. etaparen kronika. Esprinterretan azkarrena Farrar”

#24 Tropela.net podcastak: Tourreko 2. etaparen kronika. Taldeka erlojuaren kontra Garmin-Cervelo nagusi

Sorpresa handirik ez dugu izan etapa honetan, nahiz eta agian distantzia hain laburra izateak aldeak ere oso txikiak izatea ekarri. Garmin-Cervelo taldea nagusitu da etapan eta Hushovd jantzi da horiz etapa amaieran. Ortzadar maillota gustura kentzen da soinetik Tourreko maillot horiaz ordezkatzeko bada. Continue reading “#24 Tropela.net podcastak: Tourreko 2. etaparen kronika. Taldeka erlojuaren kontra Garmin-Cervelo nagusi”

#23 Tropela.net podcastak: Tourreko 1. etaparen kronika. Gilbert garaile espero bezala

Gaurko etapa Gilbertek irabaziko zuela esaten genuen Tour honetako lehen podcastean eta hala gertatu da. Gaurkoa Gilberten emazteak urteak betetzen zituen eta opari ezin hobea zuen eskaintzeko.

Belgikako maillot berria soinean eta berari muxuak emanez helmugaratu da Gilbert. Cancellara saiatu da sorpresa ematen baina belgikarrak horrelako helmugaratzeetan gaindiezina dela erakutsi du berriro ere. Gainera gaurkoan saria laukoitza izan da berarentzat: etapa garaipenaz gain, liderraren maillot horia, erregulartasunaren berdea eta menduko puntu gorridun maillot zuria bereganatu ditu. Continue reading “#23 Tropela.net podcastak: Tourreko 1. etaparen kronika. Gilbert garaile espero bezala”

12.739 kiniela Frantziako Tourrean!! Zorionak guztioi!!

Zorionak guztioi!! Aurtengo Tourreko lehiaketan 12.739 kinielak hartuko dute parte Tropelaren lehiaketa honetan. Horrenbestez, aurten iazko 11.541eko marka gainditu dugu. Zaila izango da aurtengo marka hau gainditzea. Eta hau zuei eskerrak!!

Zorionak berriro ere Tropelan parte hartzeagatik eta zorte on guztioi!! Gozatu!!!

Tourreko multzoen azterketa: besteak

12 txirrindulari aukeratu ostean, kiniela osatzeko azken urratsa baino ez zaigu geratzen. Besteak multzoko sei ziklista aukeratzea. Talde zabala, inondik ere, 100dik gora txirrindulari ditugulako aukeran. Nondik jo? Ba, tropelazale gehienek Cancellara, Sylvain Chavanel, Gadret eta Voeckler begiz jo dituzte. Continue reading “Tourreko multzoen azterketa: besteak”