Tourreko multzoen azterketa: besteak

12 txirrindulari aukeratu ostean, kiniela osatzeko azken urratsa baino ez zaigu geratzen. Besteak multzoko sei ziklista aukeratzea. Talde zabala, inondik ere, 100dik gora txirrindulari ditugulako aukeran. Nondik jo? Ba, tropelazale gehienek Cancellara, Sylvain Chavanel, Gadret eta Voeckler begiz jo dituzte. Suitzarrak bere herrialdeko itzuliko erlojupekoak irabazi zituen, eta litekeena da Tourrean bigarren etapatik, taldekako erlojuz kontrako etapatik […]

Heroien lasterketa

Ez du Paris-Roubaix, Flandesko Tourra edo Lieje-Bastonje-Lieje bezalako lasterketen historia, baina larunbatean jokatuko duten Montepaschi Strade Bianche aipatutako proba guztiak bezain ikusgarria da. Izan ere, Gaiole in Chianti eta Siena arteko 190 kilometroetako 70 bat asfaltatu gabekoak dira. Koldarrek jai dute lasterketa honetan. Ausarta izan behar da gero horrelako ibilbideari aurre egiteko. Denera, asfaltatu gabeko […]

2010eko taldeen analisia (II): Astana, lider nagusiaren taldea

Contadorrek esan zuen bezala, Astana taldea zerotik hasiko den talde bat bezalakoa izango da 2010ean. Ez da harritzekoa Armstrongen bere talde berrirako 2009ko Tourrean izan ziren gainontzeko txirrindulariak Radio Shack taldera eraman baititu berarekin. Segurua dan bakarra egungo Frantziako Tourreko garaileak bertan izango dela 2010ean eta taldeko liderra Tourrean, aurtengoan zalantzarik gabe, Contador izango dela. […]