Txirrindularitza eta edertasuna

Bizikleta gainean makurtuta, bizkarra biribilduta doazen ziklistak gustatu izan zaizkit gehien betidanik. Ez derrigor karrera gehien irabazten dituztenak, baizik eta ikusteko gozagarriak direnak, nolabait esan, bizikleta gaineko gentleman-ak, edo gurpil gaineko Ryan Goslingak. Bob Jungels eta Tom Dumoulin dira gaur egun gehien liluratzen nauten ziklistak, biak ere 50. hamarraldiko film batetik atereak diruditen karreristak. Lehena, […]

Zorionak, Poulidor!

Apirilaren 15ean 80 kandelari putz egingo die bizirik dagoen ziklistarik mitikoenetako batek: Poulidorrek. Ez zuen inoiz Tourra irabazi, baina batez ere bere kemenagatik eta Anquetil eta Merckx bezalako txapeldun handiekin izandako borroka estuengatik milaka zale frantziarren bihotza bereganatu zuen. 1964ko Tourra esku-eskura izan zuen. Txirrindularitzaren historiako liburu gehienetan tartea du Puy de Domeko igoera gogoangarriak. […]

Pra Loup, Tourraren ukitu vintage-a

Kinielak egiten ibiliko zarete zuetako asko eta ziurrenik ibilbideari bistadizoa bota diozue jakiteko zenbat etapa lau dauden, zenbat erlojupeko, mendiko etapa nagusiak zeintzuk diren… Eta ziurrenik ez dizue atentzioa eman Pra Loup izeneko maldan bukatuko denak uztailaren 22an, Alpeetako lehen etapak alegia. Ez da igoera bereziki ezaguna, ezta gogorra ere: sei kilometro pasatxo luze da […]

Ocaña oroimenean

Ordiziko Barrena jauregia izan zen astelehenean Itzuliaren epizentroa, eta goiko solairuko hormak txirrindularitza argazki zaharrez horniturik zeuden. 1974ko Itzuliko argazkiez, hain zuzen ere, izan ere, orduko hartan ere Ordizitik abiatu zen gure lasterketarik garrantzitsuena. Berrogei urte ez dira alferrik pasatu. Argazki haietako batean Luis Ocaña ageri zen, sasoiko Espainiako txirrindulari onena zalantzarik gabe -Tourra eta […]

Contador, noraino?

La Bola del Mundoko etapa ikusgarria izan da –bukaera behintzat-. Menchovek irabazi du etapa Porteri aurrea hartuta azken metroetan –ihesaldian sartu dira biak ala biak- eta Romain Sicard bosgarren bukatu du. Hazparneko ziklistak ekarriko digunaren aurrerapena? Hala izan bedi! Sailkapen nagusiari dagokionez, etapak ez du irauli. Rodriguezek erasoa jo du, Morenok erritmoa berotu eta gero, […]

Alpeetako erraldoiari gorazarre

Aurtengo Tourrean ere mendate mitikoak igoko dituzte ziklistek: Tourmalet, Luz Ardiden eta Alpe d’Huez, kasu. Hala ere, aurten horiek guztiak Alpeetako erraldoiaren itzalpean geratuko dira, Galibierren itzalpean alegia. 100 urte beteko dira uztailaren 10ean Galibier aurrenekoz igo zutenetik. Txirrindularitzak emandako txapeldun handienetako bik, Coppik eta Pantanik, balentria handiak egin zituzten aldapatzar horretan. Emile Georget iritsi […]

Tourmalet (Pirinioak eta IV)

Pirinioei buruzko saila amaitutzat emateko, Tourmalet. Ez da Tourrean igo den mendaterik gogorrena, baina bai mitikoena, eta Euskal Herriko zale gehien hartu ohi dituena. Mendate honek ere badu bere historia txikia. Goustave Garrigou ez zen izan 1910ean lehen postuan igaro zena Tourmaleteko gainetik, baina bai izan zen hanka lurrean jarri gabe mendate osoa igotzen lehena. […]

2010eko taldeen analisia (X): Quick Step, Tom Boonen erraldoiaren berpiztean fedea duen taldea

Talde belgikarrei bost axola izan zaizkie itzuli handietako sailkapen orokorrak. Halaxe ondoriozta daiteke aurtengo Quick Step taldearen txirrindulari zerrendari erreparatuta ere. Zenbait sasoitan saiatu dira horretarako liderrak fitxatzen, baina inoiz arrakasta gehiegi gabe, eta hori ikusirik, klasikoetan eta etapetan indar guztiak jartzea onetsi dute. Aurten bada, udaberriko klasikoetarako edo edozein itzuli handitan etapak irabazteko talde […]