Santamarinaren urtea

Luis Pedro Santamarina hil zen egunean, bigarren iritsi zen helmugara, eta lehenengoak kendu zizkion titular guztiak, normalean gertatu ohi den moduan. Lehenengoa Roger Walkowiak izan zen, aurreko batean hemen aipagai izan genuena. Gertatzen dena da, oraingo honetan, helmuga heriotza zela, denok berdintzen gaituen lurralde hori; eta, beraz, zorretan geunden Santamarinarekin, merezi duelako nor izan zen gogoratzea eta bere urterik emankorrena errepasatzea.

Joan den otsailaren 6an hil zen, Portugaleten, hantxe bizi baitzen, gallartarra izan arren. 74 urte zituen, eta, bere eskelak gogorarazten zuen moduan, Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen lehen euskal herritarra zen. 1970ean gertatu zen hori.

Werner taldean (argazkia: Harrie Lemeer)

Continue reading “Santamarinaren urtea”

Pra Loup, Tourraren ukitu vintage-a

praloupKinielak egiten ibiliko zarete zuetako asko eta ziurrenik ibilbideari bistadizoa bota diozue jakiteko zenbat etapa lau dauden, zenbat erlojupeko, mendiko etapa nagusiak zeintzuk diren… Eta ziurrenik ez dizue atentzioa eman Pra Loup izeneko maldan bukatuko denak uztailaren 22an, Alpeetako lehen etapak alegia. Ez da igoera bereziki ezaguna, ezta gogorra ere: sei kilometro pasatxo luze da eta batez besteko malda %6,5 da. Hala ere, tokia du Tourraren historian, Tourmaletek eta Alpe d´Huezek bezala. Continue reading “Pra Loup, Tourraren ukitu vintage-a”

Ocaña oroimenean

PoelsOrdiziko Barrena jauregia izan zen astelehenean Itzuliaren epizentroa, eta goiko solairuko hormak txirrindularitza argazki zaharrez horniturik zeuden. 1974ko Itzuliko argazkiez, hain zuzen ere, izan ere, orduko hartan ere Ordizitik abiatu zen gure lasterketarik garrantzitsuena. Berrogei urte ez dira alferrik pasatu. Argazki haietako batean Luis Ocaña ageri zen, sasoiko Espainiako txirrindulari onena zalantzarik gabe -Tourra eta Itzulia bera irabazi zituen aurreko urtean-. Genio handiko gizona zen Ocaña, gogorra eta oldarkorra, akaso bere haurtzaro latzak eraginda -ezin gozagarriagoa da Carlos Arribasek idatzi duen Ocaña liburua, guztiz gomendagarria ziklismo zale guztiei-. Continue reading “Ocaña oroimenean”