#530 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 21. etapa

Roglicek (TJV) nagusitasun handiz eskuratu du 2021eko Vuelta

Espero bezala, gaurkoan etapa garaipena eta horrenbestez 2021eko Vuelta Roglicek (TVJ) eraman ditu. Beste behin etapa garaipena kendu dio eslovakiarrak Corti (EFN) gaur bigarren denborarik onena lortu duen txirrindulari eta Vueltako protagonistetako bati. Horrenbestez, Roglicek beste Vuelta bat poltsikoratu du Mas (MOV) eta Haigen (TBV) aurretik. Ineoseko lehena Yates (IGD) izan da eta podiumeko atarian geratu da ez baita gauza izan Haigekiko zuen minutuko atzerapena berreskuratzeko gaurko saioan. Gazterik onena Mäder (TBV) izan da, mendiko saria Storerrek (DSM) eraman du eta erregulartasunarena Jakobsenek (DQT). Taldekakoan, errepidean erakutsi moduan, Bahrainek eraman du. Euskaldunik onena Ion Izagirre (APT) izan da.

Gaurko etapak emandakoak eta Tropelan jasotako puntuei errepasoa ematen die Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta honetako azken podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#509 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 19. etapa

Mohoricek (TBV) lortu zuen Bahrainen Tour honetako 3. etapa garaipena

Ihesaldiak bidea egitea lortu zuen atzokoan. Mohoricek (TBV) bere gaitasunak baliatuz eta iheskideen izan zuten antolakuntza kaskarra tarteko, Bahrain taldearentzat 3. etapa garaipena lortu zuen. Ion Izagirrek (APT) ere ihesaldian sartzeko aukera izan bazuen ere, etaparen lehiatik kanpo geratu zen. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Pogacarrek (UAD) horiz ekingo dio gaurko 20. etapari.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#499 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 8. etapa

Teunsek (TBV) etapa garaipena Pogacar (UAD) protagonista izan den etapan

Etapa kaotikoa ikusi genuen. Bizi lehen kilometroetan eta ondorioz Thomas (IGD), Latour (TEN) eta Roglic (TJV) tropeltxo nagusitik atzeratuta geratu ziren. Gaur jakin dugunez, Roglicek Tourra utziko du.

Bahrainekoak lehian izan ziren egun guztian zehar Poels (TBV) eta Teunsen (TBV) bidez, eta azken honek lortu zuen azkenean etapa garaipena. Bazirudien Pogacarrek (UAD) emandako erakustaldian etapa ere eraman zezakeela, baina azkenean ez zen horrela izan. Ion Izagirre (APT) bigarren izan zen etapa irabazteko lehian izan bazen ere. Sailkapen nagusian, horrenbestez, Pogacar dugu lider berria eta nolabait berari aurre egiten saiatu zen bakarra Carapaz (IDG) izan zen, nahiz eta berriro ere etekinik gabe geratu.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu