Scarponik Beneventon bigarrena

Ihesaldiak gaurkoan ere bere fruitua eman du eta Scarponi txirrindulari beteranoak, ihesaldiak emandako abantailaz baliatuz, aurtengo Giroko bere bigarren etapa garaipena lortu du. Hirugarren garaipena, beraz, Diquigiovannik. Ihesaldiak gaurkoan esprinterrak aukerarik gabe utzi ditu Petacchiren kaltetan. 48 kilometro inguruan osatu da gaurko ihesaldia. 14. etapan eta 15. etapan jazo bezala, gaurkoan ere ondo antolatutako eta […]

Sastrek etapa garaipena eta podiumeko postua

Sastrek egin du egin beharrekoa bere helburua lortzeko. Monte Petranon hasieran erasoa jo eta etapa garaipeneraino igoera bikaina egin du. Eta bigarren saria: sailkapen nagusiko hirugarren postura pasa da Leganeseko txirrindularia. Mendiko etapak sortu du bai espero zen zalaparta. 2. kilometrorako eguneko ihesaldia osatu da, larunbateko eta igandeko etapetan gertatu zen bezala, baina gaurkoan amaiera […]

Gerrans Bolognan nagusi

Bazirudien gaurko etapak sailkapen nagusian zalaparta eragingo zuela, baina LRP taldea 12. kilometroan osatutako ihesaldiak jokoz kanpo harrapatu du. Ihesaldi horretan zen australiarra eta Bolognako 2,1 kilometrotako igoeran ihesaldiak zuen errenta eta gordeta zituen indarrak nahikoa izan ditu Cervélo taldeko txirrindulariak etapa garaipena eskuratzeko. Eguneko ihesaldia 12. kilometroan osatu da. Montaguti, Gavazzi, Petrov, Vorganov, Reda, […]