
Ibilbideak hautagai nagusien artean denbora tarteak ateratzeko aukera eskaintzen bazuen ere, berriro ere ihesaldiak bidea egitea lortu du aurtengo Giro honetako 12. etapa honetan. Hamalau bat laguneko ihesaldia izan da, baina etapa biren artean erabaki dute: Vendrame (ACT) eta Hamilton (DSM). Azkenean azkarrena Vendrame izan da eta berak eraman du etapa. Sailkapen nagusian aldaketarik ez Solerrek (MOV) erorikoa izan eta etxerako bide hartu beharrean izan dela salbu.
Gaurko etapak eta biharkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.











Astearen hasieran Kolonbiako Colombia es Pasion taldeari buruzko erreportajea plazaratu zuen egunkari batek. Arrazoia? Haren burua ezagutzera ematen ari da talde hori eta egunotan Kataluniako Voltan da. Erreportajea irakurri eta neure burua lanean jartzea biak bat izan ziren. Betidanik izan diet sinpatia Hego Amerikako txirrindulariei eta haien peskizan bistadizoa eman diot tropelari.