#124 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 12. etapa

Egoitzek (@elizaso) 12. etapa polemikoaren laburpen kritikoa egiten du mini podcast honetan. De Gendt (LTS) nagusitu da gaurkoan Mont Ventouxen amaitu behar zuen etapan. Gertakariak gertakari, azkenean Froomek (SKY) Tourreko lider izaten jarraitzen du.

Bertagnollik Diquigiovannirentzat bigarren garaipena

Gaurkoan, atzokoan gertatu bezala, eguneko ihesaldiko kide batek bereganatu du etapa. Hori Bertagnolli italiarrak gauzatu du, Simoniren taldekide eta lagunak. Horrenbestez, Diquigiovannik aurtengo Giroan bigarren garaipena gehitu du Scarponirenaren ostean. 27. kilometroan 14ko taldetxo batek tropeletik ihestea lortu du eguneko ihesaldia gauzatuz. Ihesaldi hau Navarro, Lastras, Pauwels, Grivko, Stangelj, Marzano, Montaguti, Facci, Bertagnolli, Serpa, Bak, […]