17 izango dira aurtengo Vueltan izango diren euskal herritarrak. Nabarmen egin du gora partaidetzak batez ere Euskadi-Murias taldea talde gonbidatuen artean aurkitzen delako. Bera izango da euskaldun gehien dituena, sei hain zuzen ere: Jon Aberasturi, Aritz Bagues, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria eta Oscar Rodriguez. Hauen asmoa ihesaldietan eta lasterketan presentzia nabarmentzea izango da, eta etapa garaipen bat lortzen badute gustura baino gusturago izango da Jon Odriozola talde arduraduna.
Jon Odriozola oñatiarrak zuzentzen duen taldeak Gasteizen egindako kontzentrazioaren ondoren, lasterketarako prest dago. “Hau nire ametsa da” aipatu du Odriozola-k, baina egia esanda ametsak ez dira errez egi bihurtzen, gogor lan egin behar da horretarako.
Zalantza izpirik gabe lorpen handia da, Murias TaldeakMallorcako Challenge-an egotea baina lasterketetan euskaldun talde berriak badu errepidean anbizio hori jorratzeko aukera.
Guztira bederatzi txirrindulariekin doa Murias, Egoitz Garcia eta Gari Bravo haien esperientzia baliatzen lider lanetan saiatuko dira. Beñat Txoperena-k ihesalditan sartzeko askatasuna izango duelarik.
Mikel Bizkarra-k (Gomur) eta Aritz Bagues-ek (Gipuzkoa) badute aurten iaz espainiar kanpo amateurrean emandako maila itzela errepikatzeko helburua.