Murias Taldearen lehen pedalkadak

Jon Odriozola oñatiarrak zuzentzen duen taldeak Gasteizen egindako kontzentrazioaren ondoren, lasterketarako prest dago. “Hau nire ametsa da” aipatu du Odriozola-k, baina egia esanda ametsak ez dira errez egi bihurtzen, gogor lan egin behar da horretarako. Zalantza izpirik gabe lorpen handia da, Murias Taldeak Mallorcako Challenge-an egotea baina lasterketetan euskaldun talde berriak badu errepidean anbizio hori […]