Kreuzigerrek aurpegia eman du

  Asteazkeneko etapan txekiarrak 11 minututik gora galdu zuen ikaragarrizko txakalaldiak jota tropel nagusitik espero baino lehenago geratu ondoren. Giroa irabazteko hautagaia izanik asko harritu gintuen gertakariak. Kritika ugari jaso zituen Kreuzigerrek horregatik, gogorrenak beharbada taldetik bertatik. Atzokoan esprinta zen jokoan eta eskalatzaile nahiz faboritoek atseden hartzeko erabili zuten. Gaur, ordea, eskalatzaile eta faboritoek bere […]

Liquigasen nagusitasuna agerian!

Gaurko etapak zer pentsatua eman beharko lieke Vuelta irabazteko asmotan dabiltzan gainontzeko taldeei. Ihesaldia gauzatu arren azken mendatean (#altodelcatorceporciento gogoan), Liquigasek ederki ekin dio maldan behera ihesaldiko ausartak harrapatuz eta helmugaraino bere bi liderrak tarteaz eramanaz.

Menchov geldiezinak Giroa irabazi du

Errusiarrak azken kilometroan erorikoa izan du, baina ez da nahiko izan maglia arrosa galtzeko. Segur aski mekanikariari izan duen azkartasunagatik eskerrak emateaz ez da aspertuko errusiarra, lurrera erortzerako hor baitzen aldamenean beste bizikleta batekin prest. Merezita irabazi du Menchovek aurtengo Giroa eta gaurkoan ere erlojupekoan Di Luca baino gehiago zela argi erakutsi du. Gaurko 14 […]

Scarponik Beneventon bigarrena

Ihesaldiak gaurkoan ere bere fruitua eman du eta Scarponi txirrindulari beteranoak, ihesaldiak emandako abantailaz baliatuz, aurtengo Giroko bere bigarren etapa garaipena lortu du. Hirugarren garaipena, beraz, Diquigiovannik. Ihesaldiak gaurkoan esprinterrak aukerarik gabe utzi ditu Petacchiren kaltetan. 48 kilometro inguruan osatu da gaurko ihesaldia. 14. etapan eta 15. etapan jazo bezala, gaurkoan ere ondo antolatutako eta […]

Sastrek etapa garaipena eta podiumeko postua

Sastrek egin du egin beharrekoa bere helburua lortzeko. Monte Petranon hasieran erasoa jo eta etapa garaipeneraino igoera bikaina egin du. Eta bigarren saria: sailkapen nagusiko hirugarren postura pasa da Leganeseko txirrindularia. Mendiko etapak sortu du bai espero zen zalaparta. 2. kilometrorako eguneko ihesaldia osatu da, larunbateko eta igandeko etapetan gertatu zen bezala, baina gaurkoan amaiera […]